2011/5

Talde ezagun ugari izango da gaztetxeak Markelentzat antolatutako festan

Zea Mays, Betagarri, Ze esatek!, Willis Drummond eta Sermond's izango dira ekainaren 18an, gaztetxearen urteurreneko egitarauaren barruan egingo den elkartasun festan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udan Saharako haur bat hartzeko familia behar da

Oporrak bakean programaren barruan, Ordiziako Udalak jakinarazi du familia bat behar duela datorren udan Saharako haur bat hartzeko. Interesa dutenek aste honetan deitu behar dute honako zenbakira: 685 733 378. Haurraren bidaia udalak ordainduko du.

Ordiziako Hitza

Gazte Eguna antolatzeko bilera egingo dute ostiralean

Ordiziako gazteak hasiak dira dagoeneko festetarako egitaraua finkatzen, eta tartean zortzigarren urtez ospatuko duten Gazte Eguna dago. “Inork erreta bukatu ez dezan”, herriko gazte guztiei egin diete datorren ostiralean, hilak 20, gaztetx...

Ordiziako Hitza

Hamar puntutan laburtu ditu EAJ-k Beasainerako dituen «konpromisoak»

Beasaingo EAJ alderdiak, «errespetu, lankidetza, eta parte hartzea bezalako balioak oinarri dituzten ekintza eta eztabaida lekuak sustatzeko» konpromisoa hartu du datorren legealdirako. Helburu horiek lortzeko, «pertsona bezala hazi eta heziko gaituen herria» eratu nahi dute, «gizalegezkoa eta Goierriko bihotzean dagoen inguru paregabea zainduko duena». Horretarako, hamar puntutan laburtu dituzte datozen hauteskundeen ondoren beasaindarrekin bete nahi dituzten konpromisoak, batzuk orain arte egindako bideari jarraipena ematen diotenak. Elkartegintzari garrantzi berezia eman nahi diote jeltzaleek, «elkartegintza iruditzen zaigulako herri kohesioa bultzatzeko oinarria», Aitor Aldasoro zerrendaburuak azaldu duenez. Elkarte ezberdinek antolatutako jardueretarako, aurrekontuak %5 igotzeko konpromisoa hartu dute. Hirigintza eta irisgarritasuna Hirigintzari dagokionez, «Arana kalea bihiritartzea» eta oinezkoentzako zubi batez bidez Gipuzkoa plazara bidea egitea proposatu du Aldasorok. Gipuzkoa plazaren inguruan egun ematen diren trafiko arazoak ekiditeko, azterketa egiteko konpromisoa ere hartu du, aparkalekua nola handitu aztertzeko. Bernedo Eneako aparkalekurako ere prozesu bera jarraitzea proposatu du. Nekoalde kaletik Arangoiti egoitzara eta Jose Migel Iturrioz kaletik Joan XXIII kalera igogailua jartzeko proiektuarekin aurrera jarraituko dutela ere iragarri dute. Enpresak eta azpiegiturak Langabeziak herritarren artean sortzen dituen «buruhausteei» aurre egiten laguntzeko, «enpresa berriak martxan jartzeko ekimenak» babestuko ditu EAJ-k Beasainen: «Enpresa inkubategiaren eraikitzea sustatu behar da, Goierriko Zentro Teknologikoan gazte ekintzaileek beren enpresa sortzeko aukera izan [...]

Eskeine Legorburu

Kantu taldearen lehen irteera Eitzagan

Urretxuko eta Zumarragako talde berriak lehen irteera egin zuen Eitzagako festetan. Ibilbidea hasi duenetik lehen irteera izan du talde berriak, eta jendearen babes zabalarekin egin du. ZU Kantari izena eman diote taldeari, bi herrien izenen lehen hizk...

goierrikofestak

EAJk garapen ekonomikoa lehentasun gisa jarri du Urola Garaiko programan

Herenegun iluntzean Urretxurako, Zumarragarako eta Urola Garairako programak aurkeztu zituen EAJ alderdiak. Puntu askotan osagarriak dira programak. Urola Garaiko programa Itziar Agirrek, Iñigo Peñagarikanok eta Javier Iraetak, Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko hautagaiek, aurkeztu zuten. Egungo egoera ekonomikoan, «gure eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko beste era bat dagoela» esan zuten. Eskualdearen kokapen «ona» ikusirik, «kokapen honek eskaintzen dituen aukerak ongi aztertu eta kudeatzen asmatu behar» dela esan zuen Iraetak. Hiru oinarri eman zituen horretarako: garapen industriala, lurzoru industrialaren erregenerazioarekin eta berreskuratzearekin; ingurugiroaren errespetuan eta bizi kalitatean oinarritzen den garapena; eta enpresen beharretara eta ekintzaileak sustatzera bideratzen den «kalitatezko heziketan oinarritutako» garapena. Eskualdeko lurzoru industrialaren promozioan Eusko Jaurlaritzaren aldetiko bultzada falta somatu du EAJk. «Jaurlaritza Sprilur taldearen berrantolaketa lanean dabil eta Urola Garaiko Industrialdea elkartea Zumarragatik Zarautzera doan industrialde bakarrean sartu nahi dute». Hala, eskualdearen hazkunde industrialak Goierrirantz jo beharko lukeela nabarmendu zuten. «Krisi ekonomikoak, aktibitaterik gabeko lurzoru industrial kontaminatuak sortu ditu» eta Jaurlartzari «erregenerazio, errekonbertsio eta promoziorako plana egin dezan» eskatu diote. Kutsadura Ingurugiro arloan, Iñigo Peñagarikanok Urola Garaian kutsadura mailak neurtzen direlako okerragoak direnaren ustea baztertu zuen. «Herri askotan neurtzen dira datu hauek eta guztietan hobetuz joan dira». Ildo honetan, PM10 patikulen analisi kimikoa egin dadin eskatu zuen, «jatorria ezagutu [...]

Goierriko Hitza

Ordiziako III. raid proba jokatuko da larunbatean

Lazkaomendi Alarpe zalditegiak antolatutako Ordiziako III. raid proba jokatuko da larunbatean Oiangun. Raid-ak iraupen luzeko probak dira, eta zaldiaren erresistentzia eta erritmo egokiera hartzen da kontutan. 10:00etan hasiko da proba Oiangun, eta bi...

Ordiziako Hitza

Udako kanpainaren matrikulazio aldia astelehenean hasiko du Majorik

Ordiziako Majori kiroldegiak astelehenean ekingo udako kanpainaren matrikulazio aldiari. Majorik hainbat ikastaro jarri ditu aukeran helduentzat. Ikastaro horiek ekainaren 27tik ekainaren 22ra izango dira. Interesatuek maiatzaren 31 baino lehen aurkezt...

Ordiziako Hitza

Ziza ugari maiatzeko bigarrenean

Bi puntu nagusitan kokatu zen bereziki jendea, eta momentuka ilara luzeak sortuz gainera, hiru ziza saltzaile nagusik eta landare postuetako arduradunek atsedenik gabe aritu ziren lanean. Zizei dagokionez orain arte ferian inoiz zenbatu dugun kopururik handiena izan zitekeen, 600 kilotik gora konta zitezkeen. Nongoak galdetuta, Nafarroa, Araba, Burgos eta Soria dira jasotako erantzunak. Gehienak 20 euro inguruan salgai baziren ere, 8 eta 35 bitarteko prezioa zuten. Onddoak ere poliki ugaritu dira:  “Toki askotan hasi da ia Zamorakok ziren lehenengok eta orain Salamankan, Sorian eta Galizian ere hasi dira”, zioen M.Lasak. Hemengo gutxi batzuk ere bilduak zituen Patxi Aierbek eta baita lehenengo gibel urdinak ere, bi kilo eskutatik jatetxe bateko arduradunak kendu zizkionak. Lehen gerezi eta marrubiak Aurten hainbat barazki eta fruitu aurreratuak datoz. Bi gerezi mota (2-2,5 euroan kiloa) zituzten Agustina eta M.Jesus Ezkio Itsasoko ama alabak. Eta marrubi bikainak Aramako Zurutuza ahizpak (6 euroan kiloa). Bestalde sagar errezila jateko hurrengo udazkenera arte itxaron beharko dugu. Eta oso hur gutxi ikusi dugu mahaietan, askoz urtekoa saldua dutela esan digute. Ilarrak eta babak aletuak eros daitezke, esku lanagatik aletuak garestiago . Kontuan hartuz kiloaren proportzioa leka eta guzti pisatuz ateratakoa dela, 10-11 euroan ilar kilo aletua, eta lekan 8-9an zegoen. Baba, [...]

Ordiziako Hitza

Garabi Ordizia bosgarren Espainiako Txapelketan, kadeteetan

Kadete mailako Garabi Ordizia taldeak bosgarren postua lortu zuen asteburuan, Espainiako Txapelketan. Sant Cugaten kontra hamarna berdindu eta Boadillari 25 eta 5 irabazi eta gero, finalerdien atarian gelditu ziren ordiziarrak,  3 eta 13 galdu baitzut...

Ordiziako Hitza

Bihar hasiko da 24 orduko areto futbol txapelketa

Ostiral gaueko 21:00etan hasiko da Ordiziako 24 orduko areto futbol txapelketa. Urdaneta ikastetxeko patioan jokatuko dituzte partidak; finala, larunbat arratsaldeko 20:00ak aldera izango da. Gehienez 16 taldek parte hartu ahal izango dute eta mila eur...

Ordiziako Hitza

‘Akuarelak’ erakusketa ikusgai dago Barrenan, hilaren 27ra arte

Barrena Kultur Etxeak, Estatu mailako hainbat akuarelisten lanak bildu eta erakusketa jarri du Ordizian. Aste honetan zabaldu dute eta hilaren 27ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Jatorri oso ezberdi...

Ordiziako Hitza

Taila ikastaroa egingo dute Zegaman

Datorren asteartean, maiatzaren 17an, taila ikastaroari hasiera emango diote Zegaman. Ikastaroa urtero bezala Jabier Arrietak emango du kiroldegian. Saioak astearteetan izango dira 18:30etik 21:00era bitartean. Tailatzen ikasi nahi duenak udaletxean em...

Goierriko Hitza

Larunbatean Tartaloetxe Eguna ospatuko dute Zegaman

Larunbatean, maiatzaren 14an, Tartaloetxe Eguna ospatuko dute zegamarrek, Tartaloetxe elkarteak antolatuta. 17:30ean herri kirolak egingo dituzte plazan. Herriko helduek gazteen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Ondoren omenaldia egingo diote Jose...

Goierriko Hitza

Flysch Haitzen Hitza dokumentala emango dute maiatzaren 18an Gabirian

Kultur aldiaren barruan, Flysch haitzen hitza dokumentala ikusteko aukera izango da Gabirian maiatzaren 18an, asteazkenean. Dokumentala ikusteko interesa duenak 19:00etarako kultur etxera joan behar dute

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa