Andoni Berasategi: «Euskadiko Txapelketa irabaztea oso berezia izan da»

Andoni Berasategi, Gipuzkoako Bola Txapeldun izandakoa da, eta Goierriko txapelketa ere  irabazi izan du. Oraingoan ordea, Euskadiko txapeldun izendatu dute. Legazpiko  tiraldian, 46 lehiakideen artean irabazle  izatea lortu zuen 26 urteko gazte honek. Txapelketa nola joan zaion eta bola mundua nola dagoen azaldu digu. Aurretik beste hainbat txapelteka irabazitakoa zara, baina Euskadiko Txapelketa irabaztea berezia izan al da? Euskadiko Txapelketara iristeko aurretik  lan  handia egin behar da.  Nik  azkeneko egunera arte ez nuen jakin sailkatu nintzen edo ez. Gipuzkoako 15 onenak  sailkatzen dira, eta ez da  erraza. Nolakoa izan da Euskadiko Txapeketrara iritsi aurreko  bidea? Euskadikora  iritsi aurretik, hamasei txapelketatan parte  hartu dut. Taldekako bi  txapelketatan, bikotekako beste lautan, Presidente txapelketako bost probatan eta Gipuzkoako Kopako beste  bostetan. Proba  hauetako puntuaziaori esker  sailkatu nintzen Gipuzkoako Txapelketara eta handik pasa nintzen Euskadikora. Zein bilakaera izan  zuen finalak? Berandu botatzea tokatu zitzaidan, 46 partaideen artean 35. bota  nuen. Nik botatzerako 35 eta 36ko puntuak jaso zituen jendeak eta banekien oso ondo egin beharrean nengoela. Bigarren itzulian ere, aurretik ongi ibili zirenek, berriz ere puntuazio onak lortu zituzten. Nik egindako bi tiralditan, 35na puntu eskuratu  nituen. 70  punturekin hiru parte hartzailek berdindu genuen. Berdinketa hausteko tiraldietan  Antonio Agirre geratu zen kanpoan eta azken [...]

Andoni Berasategi, Gipuzkoako Bola Txapeldun izandakoa da, eta Goierriko txapelketa ere  irabazi izan du. Oraingoan ordea, Euskadiko txapeldun izendatu dute. Legazpiko  tiraldian, 46 lehiakideen artean irabazle  izatea lortu zuen 26 urteko gazte honek. Txapelketa nola joan zaion eta bola mundua nola dagoen azaldu digu.

Aurretik beste hainbat txapelteka irabazitakoa zara, baina Euskadiko Txapelketa irabaztea berezia izan al da?
Euskadiko Txapelketara iristeko aurretik  lan  handia egin behar da.  Nik  azkeneko egunera arte ez nuen jakin sailkatu nintzen edo ez. Gipuzkoako 15 onenak  sailkatzen dira, eta ez da  erraza.

Nolakoa izan da Euskadiko Txapeketrara iritsi aurreko  bidea?
Euskadikora  iritsi aurretik, hamasei txapelketatan parte  hartu dut. Taldekako bi  txapelketatan, bikotekako beste lautan, Presidente txapelketako bost probatan eta Gipuzkoako Kopako beste  bostetan. Proba  hauetako puntuaziaori esker  sailkatu nintzen Gipuzkoako Txapelketara eta handik pasa nintzen Euskadikora.

Zein bilakaera izan  zuen finalak?
Berandu botatzea tokatu zitzaidan, 46 partaideen artean 35. bota  nuen. Nik botatzerako 35 eta 36ko puntuak jaso zituen jendeak eta banekien oso ondo egin beharrean nengoela. Bigarren itzulian ere, aurretik ongi ibili zirenek, berriz ere puntuazio onak lortu zituzten. Nik egindako bi tiralditan, 35na puntu eskuratu  nituen. 70  punturekin hiru parte hartzailek berdindu genuen. Berdinketa hausteko tiraldietan  Antonio Agirre geratu zen kanpoan eta azken berdinketa hausteko tiraldian Zeferino Agirreri irabaztea lortu nuen.

Txapelelketa horren berdinduta joateak,  presioa ematen al dizu? Buruak lan handia egiten al du horrelako  txapelketetan?
Nik presioa eta nerbioak txapelketa ongi doan guztietan sentizen dut.  Kontrario batzuk botatzera zoazenean aldamentik builaka ere aritzen dira eta horrek eragina  du.

Bolatokian jende heldu asko ikusten da,  zu  gaztea zara. Nolatan sartu  zinen  bola  m undu  honetan?
Idiazabalgo bolatokian beti  ibili izan da jendea, nik ikusi eta jokoa probatzeko gogoa nuen. nire  aurretik  koadrilako beste bat hasi zen bolatokian praktikatzen eta ni bere atzetik. 15 -16 bat urte  nituela hasi nintzen. Hasieran ez da erraza; bola ongi botatzen ikasteko pazientzia handia behar  da. Behin ikasitakoan errazagoa da eta praktikatzeko grina ere handiagoa. Kirol hau praktikatzen hasi eta bi urtera  irabazi nuen  Gipuzkoako jubenil mailako txapelketa, bi aldiz jarraian.

Euskadiko Txapelketa  bezalako lehiaketa bat bereziki  prestatzen al da? Entrenamendu bereziak egiten al dituzu?
Txapelketaren aurretik ez nuen bereziki entrenatu,  arratsaldez  lan egin nuen txapelketaren aurreko astean eta ez  nintzen bolatokira etorri. Txapelketaren egunean bertan egin nuen entrenamendua Legazpi bertako bolatokian. Txapelketaren aurretik entrenatzeko denbora uzten dute eta goizeko 7:00etarako han nintzen, bolatokia probatzen. Garrantzitsua izaten da txapelketa egin behar den bolatokian bertan,aurrez proba egitea, bolatoki bakoitzak bere  sekretuak izaten ditu eta.

Behin Euskadiko Txapelketa  irabazita,  hurrengo helburua zein da? Presio  berezia izango al duzu txapelketa hau irabazi ondoen?
Ez  dut helburu berezirik, parte hartzen dudan txapelketetan ahal den emaitza onenak lortzen saiatuko naiz. Euskadiko Txapelketa berriz  irabaztea zaila izango da. Kontuan izan txapelketara iristeko aurretik emaitza on asko lortu beharra dagoela eta txapelketan bertan ere zorte puntu bat behar dela. Euskadiko Txapelketa  hurrengo urtean Araban izango da,  eta  horrek ez  digu mesederik egiten. Arabako bolatokien ezaugarriak ezberdinak dira eta  gu ohitu  gabe  gaude ezaugarri horietara.

Nolako entrenamenduak egiten ditu bolari  batek?
Idiazabalen  ostiral arratsaletan elkartzen gara  bolariak. Bakoitzak 30-40 tiraldi inguru egiten ditugu. Garrantzitsua da txandaka botatzea, ematen ez badu ere, bolak  ia hamar kiloko pisua du eta besoa nekatu egiten da. Txapelketara joan aurretik entrenatu edo ez entrenatu antzematen da. Txapelketan beste segurantzia bat ematen du aurretik entrenatuta joateak.

Atzetik  ba  al  dator  bolaririk? Nolakoa da bolarien harrobia?
Idiazabalen  gazteak ibiltzen dira bolatan. Hala ere, 14-15 urterekin beste kirol batzuk ere praktikatzen dituzte gazteek. Kirol bakarra aukeratzeko garaia iristen zaienean, bolak alde batera uzten dituzte. Lagunek futbolean jokatzen badute,  zaila da gazte bakarra bolatokira  inguratzea. Gazte  batzuk maila  polita ari dira erakusten, ea aurrera begira ere jarraitzen duten! Gazte asko dago bola jokoa ikasi izan duena, jokalari  on asko pasa da Idiazabalgo bolatokitik, ikasitakoa hor geratzen da eta itzuli nahi duenak  ateak zabalik ditu.

Euskadiko Txapelketako sailapeneko lehen postuetan goierritar asko  ageri dira, kasualitatea  al  da?
Egia da Goierriko jendeak emaitza  onak  lortu dituela, baina ez  dut uste beste eskualde batzuetako tiralariak  baino  hobeak garenik. Egia da  hemen inguruko herrietan bolatarako afizioa badela eta jendeak asko entrenatzen duela; horrek ere zer ikusia izango du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa