Edukiontzi berdea erretiratuta, zaborra biltzeko sistema berria martxan da
Dagoeneko agur esan diote Itsasondon zaborraren edukiontzi berdeari. Gaurtik aurrera, bilketa sistema berria martxan jarriko dute, eta hondakin organikoen edukiontzi marroiaz gain, errefusa botatzeko kubo edo baldetxoak erabiltzen hasiko dira. Sistema berri honekin, familia bakoitzak astean behin atera beharko du errefusa; umeak edo adinekoak dituzten familien kasuan, asteazkenetan eta ostiraletan ere izango da horretarako aukera. Sasietak emandako datuen arabera, Itsasondoko 280 etxetara jo dute. Denetan, sistema azaldu eta kubo bana eman diete. Harrera “oso ona” izan dela azaldu du Enrike Enparantza, Sasietako teknikariak. Itsasondoarrek “oso jarrera ona” azaldu dutela dio, eta emaitzak berehala ikusten hasiko direla. Beste herri batzuetan organikoen edukiontziarekin izan duten esperientzia ikusita, etxez etxe joanda “emaitza hobeak” lortzen direla azaldu du Enparantzak. “Jendea askotan birziklatzearekin ados egon arren, kosta egiten zaio hitzaldi batera joan, gero udaletxean eskaera egin…”. Etxez etxe joanda jendeak jarrera hobea erakusten duela dio, eta batez ere adinekoei sistemak nola funtzionatzen duen hobeto azaltzeko aukera dutela. “Askotan urduri jartzen dira, nahi dutelako, baina ez dakitelako ondo egingo duten. Guk lasai hartzeko esaten diegu, asmatuko dutela”. Iñaki Erauskin Sasietako zerbitzu buruak berriz, jendeak hasieran izan zitzakeen errezeloak gainditu dituela azaldu du. “Hasieran edukiontzi berdea kendu eta zutabe sistema hori aurkeztu genuenean, askok pentsatu zuten atarian [...]
Dagoeneko agur esan diote Itsasondon zaborraren edukiontzi berdeari. Gaurtik aurrera, bilketa sistema berria martxan jarriko dute, eta hondakin organikoen edukiontzi marroiaz gain, errefusa botatzeko kubo edo baldetxoak erabiltzen hasiko dira. Sistema berri honekin, familia bakoitzak astean behin atera beharko du errefusa; umeak edo adinekoak dituzten familien kasuan, asteazkenetan eta ostiraletan ere izango da horretarako aukera.
Sasietak emandako datuen arabera, Itsasondoko 280 etxetara jo dute. Denetan, sistema azaldu eta kubo bana eman diete. Harrera “oso ona” izan dela azaldu du Enrike Enparantza, Sasietako teknikariak. Itsasondoarrek “oso jarrera ona” azaldu dutela dio, eta emaitzak berehala ikusten hasiko direla.
Beste herri batzuetan organikoen edukiontziarekin izan duten esperientzia ikusita, etxez etxe joanda “emaitza hobeak” lortzen direla azaldu du Enparantzak. “Jendea askotan birziklatzearekin ados egon arren, kosta egiten zaio hitzaldi batera joan, gero udaletxean eskaera egin…”. Etxez etxe joanda jendeak jarrera hobea erakusten duela dio, eta batez ere adinekoei sistemak nola funtzionatzen duen hobeto azaltzeko aukera dutela. “Askotan urduri jartzen dira, nahi dutelako, baina ez dakitelako ondo egingo duten. Guk lasai hartzeko esaten diegu, asmatuko dutela”.
Iñaki Erauskin Sasietako zerbitzu buruak berriz, jendeak hasieran izan zitzakeen errezeloak gainditu dituela azaldu du. “Hasieran edukiontzi berdea kendu eta zutabe sistema hori aurkeztu genuenean, askok pentsatu zuten atarian jarriko geniela, baina gero konturatu dienean Itsasondo bezalako herri batean aukera dugula zutabeak edukiontzien ondoan jartzeko, jendea lasaitu egin da”.