Gaztetxoentzako ekintzak prestatu dituzte udara begira
Udako oporraldira begira nerabeentzako hainbat ekintza prestatu dituzte aurten ere Legazpin. Ekainaren 24an Arcachonera joango dira. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, aldiz, 44. Ekainaren 15ean itxiko da izena emateko ...
Udako oporraldira begira nerabeentzako hainbat ekintza prestatu dituzte aurten ere Legazpin.
Ekainaren 24an Arcachonera joango dira. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, aldiz, 44. Ekainaren 15ean itxiko da izena emateko epea, Gazte Txokoan.
Gazte Txokoko pareta margotzeko graffiti erraldoi bat ere egingo dute ekainaren 28an eta 29an. Hilaren 21era arte eman daiteke izena.
Uztailaren 1ean hondartzara joango dira. Bazkideek 3,5 euro ordaindu behar dituzte, eta ez direnek 5. Ekainaren 27ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik.
Uztailaren 5etik 7ra futbito txapelketa ospatuko da. 7 pertsonako taldeak osatu behar dira, eta ekainaren 27a baino lehen eman behar da izena. Pilota txapelketa uztailaren 11n egingo dute. Hemen uztailaren 4era arte utziko dute izena ematen.
Hiru eguneko irteera bat ere programatu dute uztailerako. Igeldoko kanpinera joango dira, uztailaren 18tik 20ra. Bazkideek 38 euro ordaindu beharko dituzte joateko, eta ez direnek 56. Uztailaren 8ra arte dago izena emateko aukera zabalik.
Azkenik, agur bazkari-festa batekin emango diete amaiera ekintzei. Oporraldiaren aurreko azken ekintza ere izango da. Uztailaren 22an egingo dute hau, eta Kinectarekin jolastuko dute eta baita karaokean abestu ere. 3 eurokoa da bazkideentzako prezioa eta 6koa, aldiz, bazkide ez direnentzakoa. Uztailaren 15era arte eman ahalko da izena hemen.