Pintura ikastaroan izena emateko aukera zabalik da
Ekainaren 30era bitartean jasoko dira Legazpiko kultur etxean datorren ikasturtean Arkatza Elkarteak egingo duen marrazki eta pintura ikastarorako matrikula orriak. Ikasturtea irailean hasiko dute eta gutxieneko adina 7 urtekoa izango da (2004an jaioak...
Ekainaren 30era bitartean jasoko dira Legazpiko kultur etxean datorren ikasturtean Arkatza Elkarteak egingo duen marrazki eta pintura ikastarorako matrikula orriak. Ikasturtea irailean hasiko dute eta gutxieneko adina 7 urtekoa izango da (2004an jaioak). Hala ere, aurten ere 2005ean jaiotakoekin (6 urte dituztenak) taldetxo bat osatzeko aukera ere ireki dute.