San Migel ermitan kontzertua egingo dute
Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere Doinua musika eskolako kideek kontzertua eskainiko dute Legazpiko San Migel ermitan. Burdinola elkarteak eta musika eskolak elkarlanean sustatu dute emanaldi berezi hau eta bertan Doinuako klarinete eta soin...
Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere Doinua musika eskolako kideek kontzertua eskainiko dute Legazpiko San Migel ermitan. Burdinola elkarteak eta musika eskolak elkarlanean sustatu dute emanaldi berezi hau eta bertan Doinuako klarinete eta soinu joleek hartuko dute parte. Kontzertua igandean egingo dute, hilaren 19an, eguerdiko hamabietan.