Udal zergak ordaintzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute
Ordiziako Udalak, zergak eta zerbitzuak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du dagoeneko; ekainaren 24a baino lehen egin behar da eskaria, udaleko gizarte zerbitzuen sailean (Barretxen). Eskaera egiteko, NANaren kopia eta familiako kideen ...
Ordiziako Udalak, zergak eta zerbitzuak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du dagoeneko; ekainaren 24a baino lehen egin behar da eskaria, udaleko gizarte zerbitzuen sailean (Barretxen). Eskaera egiteko, NANaren kopia eta familiako kideen diru-sarreren ziurtagiria aurkeztu behar dira.
Zaborraren eta uraren eta estolderien gaineko zergetan eta kiroldegiko kuotan lor daitezke hobariak. Dirulaguntza jasotzeko, familiako diru-sarrerek, kopuru jakin batzuen azpitik egon beharko dute. Hala, lehenengo taldean 10.775 euro baino gutxiago jasotzen dutenak sartuko dira, bigarrenean 13.569 euro artekoak eta hirugarren taldean, 14.546 euroen azpitik daudenak.