Musti Taldea, Norvegian ere bai
Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Bihar (osteguna), 21:00etan, Realak Europa Ligako partida jokatuko du Norvegiako Lillestrom taldearen aurka eta hara ere Musti Taldeko kideak joan dira.












