2011/6/16

Goierriko herrien eta mendien izenak arauz finkatu ditu Euskaltzaindiak

Euskara jasoan idazterakoan Goierriko herrien, auzoen eta mendi handienen izenak nola erabili behar diren finkatu du Euskaltzaindiak, Onomastika Batzordearen bidez. Aurreko izendegiekin alderatuta, arau izaera dute Euskal Herriko udalen izendegia zerrendako toponimoek, lehendabiziko aldiz. Idazteko eta ahozkatzeko forma finkatzeaz gain, osagaien arauak gogorarazi ditu berriz. Hala, gidoia (–) bi herri elkartzen dituen izendapenetan soilik erabil daiteke: Ezkio-Itsasoren eta Aratz-Matxinbentaren kasuak dira horiek, baina Etxarri Aranatz behar du. Euskaltzaindiaren nomenklator berria Euskal Herriko zazpi herrialdeetara iristen da, eta 1979an argitaratu zuen aurreneko izendegitik 33 toponimo gehiago sartu dituzte. Goierrikoa da bat, Altzaga udalerriarena (1991n lortu zuen udalerri beregain izaera). Eskualdeka bereizita dago zerrenda, eta liburuaz gain (10 euroan salgai) Interneten kontsulta liteke (www.euskaltzaindia.org). Goierriri dagokionez, eskualde osoa hartzen du, bertako 22 udalerriak sartzen dira, hasi Legorretatik eta Legazpiraino. Goierriko herritarra, banakoa, izendatzeko goierritar da forma arautua. Urola Garaiaren aipamenik ez dago. Berezko -a eta determinatua Herrien izenak idazterakoan ohiko zalantza izaten da –a hizkiarekin bukatzen direnak nola deklinatu behar diren. Berezkoa baldin bada (izenaren zati), beti mantendu behar da. Azkeneko –a hori determinatzailea baldin bada –zerrendan izenaren ondoan (–a) osagaiarekin adierazia– deklinazio kasu gehienetan galdu egiten du. Lehen multzokoak dira a-z bukatzen diren Goierriko herrien izen gehienak, berezkoa dutenak: Altzaga, Arama, [...]

Aimar Maiz

Egutegi ”duinaren alde” protesta Arcelorren

Altzairutegiko langileei jaiegunetan lan eginarazi nahi dietela diote, ''produkzioa ez eteteko''.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Interpretazio Zentroa eraikitzeko eremua hustu dute Antioko zelaietan

Aste honetan bukatuko dute zuloa, ''Santa Isabel egunerako eremu osoa hustuta'' egongo dela dio alkateak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa