200 lagun inguruk parte hartu dute Legorretako XXXIII. Korpus Kross herrikoian
Gaur izan da Legorretako 33. Korpus Kross herrikoia. 200 lagun inguruko parte hartu dute, haurren lasterketak eta helduena gehituz. Legorretako kaleak lasterketako zirukuito bihurtuta, senior mailako lasterketariek 7.500 metro bete dituzte, ibilbideari...
Gaur izan da Legorretako 33. Korpus Kross herrikoia. 200 lagun inguruko parte hartu dute, haurren lasterketak eta helduena gehituz. Legorretako kaleak lasterketako zirukuito bihurtuta, senior mailako lasterketariek 7.500 metro bete dituzte, ibilbideari hiru buelta emanez.
Ondokoak izan dira irabazleak:
- Kimuak: Mikel Telleria (ez du neskarik parte hartu)
- Kadeteak: Nesketan: Ane Intsausti. Mutiletan Mikel Felipe legorretarra.
- Infantilak: Oier Urtaza legorretrra.
- Seniorrak: Neskak: Naiari Lasi. Mutilak: Kaanache Kaanache Amghiras.
- Lehenengo legorretarrak: Neskak: Edi Zapata. Mutilak: Aitor Santos.












