24 tona material 32 egunetan, Congon
Kasongo Lunda gobernuz kanpoko erakunde bat da Idiazabalen. Congon lurralde baten izena da. Idiazabal eta Congoren arteko lotura Alejandro Aldanondo jesuita da. Idiazabalgo erakundearei Herrial elkarlaneaneko kideek lagundu diete edukiontzia betetzen...
Kasongo Lunda gobernuz kanpoko erakunde bat da Idiazabalen. Congon lurralde baten izena da. Idiazabal eta Congoren arteko lotura Alejandro Aldanondo jesuita da. Idiazabalgo erakundearei Herrial elkarlaneaneko kideek lagundu diete edukiontzia betetzen. Goiz osoan egun dira, Goardia industri-gunean, kamioia betetzen. 24 tona bidaliko dituzte oraingoan, material ugari bildu dute: eraikuntza-materiala, erremintak, baldosak, komunak, ura gordetzeko edukiontziak eta eguzki-plakak. Material hori guztia 32 egunetan iritsiko da Kasongo Lundara.
Edukiontzia betetzeko herritarren laguntza ezinbestekoa izan dela esan dute Idiazabaleko gobernuz kanpoko erakundeko kideek, eta banan-banan zerrendatu dituzte laguntzaileak:
Idiazabalgo eta Zegamako udalak, Pedro Iparragirre eraikuntzak, Bellota erremintak, Rodrigez garraioak, Elosegi saneamenduak, Lskuntza sukaldeak, Dorronsoro botikak. Orohar herritar guztiei eskerrak eman diete, “elikagai bilketak izandako erantzunagatik”.












