The Kulebras taldeak irabazi du futbol 7 txapelketa
Ikusgarria zen gaur arratsaldean Bikuña zelaiko harmailetan zegoen giroa. Kulebras taldea eta Burkina Faso neurtu dira finalean, eta lehenengoak irabazi du, luzapenaren azken minutuan gola sartu dutenean. Markagailua 3 eta 2 geratu da. 4. aldia izan d...
Ikusgarria zen gaur arratsaldean Bikuña zelaiko harmailetan zegoen giroa. Kulebras taldea eta Burkina Faso neurtu dira finalean, eta lehenengoak irabazi du, luzapenaren azken minutuan gola sartu dutenean. Markagailua 3 eta 2 geratu da.
4. aldia izan da Legazpiko Gazteak taldeak futbol 7ko txapelketa antolatu duela. Gero eta gehiagora doala argi dago, Bikuñako harmailei begiratuta. Goizean ere partidak izan dira, eta finalaren aurretik herri bazkaria egin dute. Pitxitxia Zaldua izan da Zatorpatx taldekoa. Aiztonagako saria Unaiek jaso du Makabikoa.
Informazio gehiago: futbolzazpilegazpi.com












