Uztaila kultur eta aisialdi ekintzaz beteta dator Legazpin

Uztaila Kulturala aste honetan hasiko dute Legazpin, ekaina amaitzearekin batera. Oilar jokoa eta Kontsumo Arduratsuaren Eguna eguna egingo dituzte egunotan, eta baita errondailen emanaldiak ere. Bihar haurrentzako jolasak ospatuko dituzte azokan, 18:00etan hasita. 3 urtetik 8ra bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira, eta Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu. Euskal jolasak eta abestiak landuko dituzte. Oilar jokoa, bere aldetik, Euskal Herria plazan egingo dute ostegunean, uztailak 30, 19:00etan hasita. Goiz Deia txistulari taldearen laguntzaz, begiak estalita izango dituzten gazteek plazan jarritako oilar bat hartu beharko dute, lehenago zirkuitu batetik ibilita. Uztailarekin batera iritsiko dira ekintza gehienak. Hileko lehen egunean, ostiralean, Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute. 10:00etatik 13:00etara produktu ekologikoen dastaketa eta salmenta burutuko dute azokan. Emaus fundazioak eta Legazpiko Garaguneak hartuko dute parte hemen. 11:00etan, berriz, kale animatzaileak irtengo dira kalera. Egunak 19:30ean jarraituko du, Monda eta Lironda pailazoen antzerkiarekin. Euskal Herria plazan egingo dute saioa eta helduei zuzenduta egongo da. 22:30ean, azkenik, Legazpiko argazki zaharren proiekzioa egingo dute Azokan, Ikatza elkarteko kideen eskutik. Ostiralero egingo dituzte emanaldi hauek uztailean zehar, eta Bidaiak, 35 milimetro 25 urtetan eta Legazpi izenak dituzte datozen emanaldiek. Larunbatean, uztailak 2, Ordiziako eta Legazpiko errondailak kalez kale ibiliko dira, 12:30ean hasita. 20:00etan Gizarte Zentroan eskainiko dute emanaldia. [...]

Uztaila Kulturala aste honetan hasiko dute Legazpin, ekaina amaitzearekin batera. Oilar jokoa eta Kontsumo Arduratsuaren Eguna eguna egingo dituzte egunotan, eta baita errondailen emanaldiak ere.

Bihar haurrentzako jolasak ospatuko dituzte azokan, 18:00etan hasita. 3 urtetik 8ra bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira, eta Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu. Euskal jolasak eta abestiak landuko dituzte. Oilar jokoa, bere aldetik, Euskal Herria plazan egingo dute ostegunean, uztailak 30, 19:00etan hasita. Goiz Deia txistulari taldearen laguntzaz, begiak estalita izango dituzten gazteek plazan jarritako oilar bat hartu beharko dute, lehenago zirkuitu batetik ibilita.

Uztailarekin batera iritsiko dira ekintza gehienak. Hileko lehen egunean, ostiralean, Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute. 10:00etatik 13:00etara produktu ekologikoen dastaketa eta salmenta burutuko dute azokan. Emaus fundazioak eta Legazpiko Garaguneak hartuko dute parte hemen. 11:00etan, berriz, kale animatzaileak irtengo dira kalera. Egunak 19:30ean jarraituko du, Monda eta Lironda pailazoen antzerkiarekin. Euskal Herria plazan egingo dute saioa eta helduei zuzenduta egongo da. 22:30ean, azkenik, Legazpiko argazki zaharren proiekzioa egingo dute Azokan, Ikatza elkarteko kideen eskutik. Ostiralero egingo dituzte emanaldi hauek uztailean zehar, eta Bidaiak, 35 milimetro 25 urtetan eta Legazpi izenak dituzte datozen emanaldiek.

Larunbatean, uztailak 2, Ordiziako eta Legazpiko errondailak kalez kale ibiliko dira, 12:30ean hasita. 20:00etan Gizarte Zentroan eskainiko dute emanaldia.

Datorren asteartean, gaztetxoentzako jolas parkea jarriko dute Azokan. 17:00etan irekiko dute eta bideo jolasak, scooter patinak, segway elektrikoa, crazy bike-a, balanzbikea edota beisbol kaiola egongo dira. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintzak izango dira.

Bestelakoan, espuma jaiak, poniek eta xexenek, antzerki eta antzerki musikal emanaldiek, La Bellota extremadurar zentroaren kultur asteak, Aztiriako festek edota San Inazio auzokoek beteko dute uztailean Legazpiko kultur egitaraua.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa