
Kirolari ateak zabalik egunaren bitartez, kirolak duen garrantziaz jabearazi nahi da jendea, bai gizarte kohesioaren ikuspegitik, baita osasunarentzako dakartzan onurak kontuan hartuta...

Atzo arratsaldean prentsaurrekoa eskaini zuen Bildu alderdiak Urretxun, Euskal Herrian orokorrean eta Urretxun zehazkiago herritarrek eman dieten babesa eskertzeko asmoz.

Dantzari txiki eguna ospatuko da igandean Ordizian, Jakintza dantza taldeak antolatuta. Zazpi dira elkartuko diren dantza taldeak: Iruñeko Amaiur, Ataungo Otsoak, Lazkaoko Oin-Arin, Zaldibiako Iztueta, Alegiko Sutarri eta Ordiziako bi dantza taldeak,...

Alkoholiko Anonimoak elkarteak 76 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenaren barruan alkoholismoaren inguruko hitzaldia antolatu dute. Eskualdeko Alkoholiko Anonimoak elkarteetako kideek hitzaldi horietan parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarra...

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren lehen eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramendi I...

Pasa den asteburuan jokatu zen finala Gasteizen, eta egindako lan onari esker lehendabiziko hamar postuetan sailkatu dira jokalari gazteak, hasiberrien mailan....

Bareak ere dantzan jarriko ditu aurten Murumendiko Marik. Sorginkeria handirik ez du egin beharko ordea horretarako, beasaindarrek gogotsu lagunduko baitiote herriko txoko guztietara festa giroa zabaltzen. Egitarau zabala eta anitza prestatu dute aurte ere herritarrek Loinatz jaietarako, bihar hasi eta asteartera arte, adin, asmo, talde, ohitura, gogo, zapore, eta nahi ezberdinetako herritarrek gozatu ahal izateko osagarriekin bete baitute Loinatzetako pertza. Indar eta jarraitzaile askorik ez duen danbateko ofizialak emango die bihar eguerdian jaiei hasiera. Festa ordea, Beasaingo erraldoi, kiliki eta txistulariekin hasiko da arratsaldean, Zubimuzu plazan txistorra jana egingo dutenekin batera. Orduan hasi eta asteartera arte zer eginik izango dute beasaindarrek. Sorpresarik gabe Ohiko bidetik joango dira aurten ere Loinatz jaiak Beasainen, sorpresa berezirik ez baitago egitarauan. Mariren jaitsiera izango da biharko ekitaldi garrantzitsuena, ofizialki jaiei hasiera ematen diona. Etzi berriz, danbor hotsak nagusituko dira, haurren eta helduen danborradak izango baitira. Argizpi elkarteak antolatutako Beasaingo Hiria eta Igartza Saria argazki lehiaketako sariak ere bihar banatuko dituzte. Igandean soka dantzak, pilota txapelketa eta su festa izango dira ekitaldi ofizial nagusiak, eta astelehenean lagun taldeak izango dira festaren bihotza eta arima. Urtero bezala, Loinazko San Martin baselizara prozesioa ere egingo dute agintariek, eta ondoren ohiko erromeria baseliza inguruan. Eguraldi euritsua dago iragarrita [...]

Urretxuko KZ Gunea ekainean hasiko da ikastaroekin; bost saio egingo dituzte, goizez eta arratsaldez.