2011/9/21

San Martin jaiak antolatzeko aurreneko bilera gaur egingo dute, Ataunen

Ataun San Martingo festa batzordeak gaur, astezkena, egingo du azaroko jaiak antolatzeko lehenbiziko bilera. Oargi elkartean da batzarra, 19:30ean. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbita.

Aimar Maiz

Euskal Herri osoko ibiltariak etorriko dira Aizkorrin Barrena martxara

Aizkorrin Barrena mendi martxa igandean egingo dute Legazpin. Antolatzaileek guztia prest dute martxaren hasierarako eta jada 130 pertsonek baino gehiagok eman dute izena. Aizkorriko mendi ibilaldiak bi ibilbide izango diu aurten: luzea eta motza. 60 pertsona inguru aritu dira bide hauetan lanean: ibilbidea eta eds-ak markatzen, anoa guneak prestatzen, irteera eta bukaera atontzen, Armuño elkartean, bidea garbitzen, trafikoa zuzentzen… Urtero hutsik egiten ez duen lan taldea da. Aitor Casado talde honetako kidea da. Bere esanetan, «prestaketa guztiak ondo doaz, 3 urteko esperientzia igartzen dugu jada eta lasaiago ibili gara». Bide luzea Bere ustetan, lan gogorrena ibilbidea zehaztea izan da, «eta gero garbitzea». Bide asko garbitu dituzte motozerra, atxurra eta sasi-garbitzeko makina erabilita. Prestakuntza lanek imaginazioa ere eskatu diete, bi errekatxo igarozeko 2 zubi txiki ere sortu baitituzte. Oraingoz 130 lagunek eman dute izena. Legazpin izen-ematea berandu hasi dute, arazo teknikoak medio, eta horregatik «poliki» doala dio Casadok. Internet bidezko izen-ematea, berriz, «oso ondo» doa. «Iaz baino jende gehiagok eman du orain arte izena eta eguraldiak lagunduz gero, markak apurtuko ditugu». Legazpitik kanpoko jende askok eman du izena martxarako. «Gipuzkoa osotik etorriko dira; arabar batzuk ere badira; nafar gutxi; iparraldeko eta Burgoseko bana… eta 60tik gora bizkaitar!» dio Casadok. Bide motza [...]

Legazpiko Hitza

Asteburu osoko irteera egingo du Goierrik Kantabriako Pasiegotar Ibarrera

Pas, Pisueña eta Miera ibaien ibarrak hartzen dituen ingurunean ezagutzeko aukera eskainiko du irteerak; bihar izango da izena emateko azken eguna.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarraga-Urretxuko bertso eskola ikasturte berriari ekiteko prest

Ostiral honetan hasiko dute ikasturte berria; bestalde, jokatzen ari den Gipuzkoako bertsolari txapelketan parte hartzen ari dira bertso eskolako zenbait kide....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

EAJren Alderdi Egunera joateko autobusa jarriko dute Lazkaotik

EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak igande honetan ospatuko du urteroko Alderdi Eguna, Forondan (Araba). Lazkaoko alderdikideek autobusa antolatu dute. Igandean 08:45ean irtengo da, Itzala taberna paretik. Izena emateko telefonoz deitu behar da (688 677 390).

Aimar Maiz

Gaintzako herri afarirako txartelak ostiralera arte eros daitezke

Gaintzan, San Migel jaien barruan, urriaren 1ean sagardo dastaketa eta afaria egingo dute, larunbatean 20:30etik aurrera, Armendariz pilotalekuan. Entsalada, oilaskoa eta azkenburukoak jarriko dituzte afaritarako, 13 euroan (14 urte arteko haurrena 6 e...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa