2011/9

Amezti Mendi Elkartekoak Aralarrera eta Errioxara joango dira irailean

Zegamako Amezti Mendi Elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Igande honetan, hilaren 11n, eta irailaren 18an. Igande honetan etxetik gertu ibiliko dira Zegamako mendizaleak. Lizarrustiko gainetik abiatu, Altzolatik pasatu eta Larraitzen amaitu...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Legazpi jai girora itzuliko da asteburuan Agorreko Santikutzekin

Asteburu honetan Agorreko Santikutz festak ospatuko dituzte Legazpin. Ostiral goizean hasiko dituzte ekintzak, eta igandean amaitu, Lakiolako erromeriarekin. Festek urteroko egitura aurkeztuko dute, baina edukietan berrituta. Hala, garai bateko jolasekin hasiko dituzte jaiak ostiral goizean. 20 jolas eskainiko dituzte aukeran, zirko jolasekin eta jolas erraldoiekin. Adin guztietarako jolasak direla esan dute antolatzaileek. Festen lehen egunak aukera gehiago eskainiko ditu, ordea. Ormazarreta zalditegiko arduradunek zaldi erakustaldia eskainiko dute eguerdian, eta animalia erakustaldiekin jarraituz, idi proben bi saio ere egingo dituzte egun honetan. Sei idi pare ariko dira lehian, Haztegiko jolastokian. Arratsaldean eta gauean egingo dituzte tiraldiak. Kanturako parada ere izango da lehen egunean. Bertso Olariek bertso saioa antolatu dute Arkaitz Estiballesekin eta Iker Zubeldiarekin. Saio hau apirilerako prestatu zuten, baina izena jende gutxik eman zuela eta, atzeratu egin zuten. Kantu Afaria ere etzi egingo da, Euskal Herria plazan. Doinua musika eskolak prestatuko du, eta aurten kantu liburuxkak bai, baina ogitartekoak ez dituzte salduko. Hauek inguruetako tabernetan eskuratu ahalko dira. Kontzertua eta erromeria Larunbatak ere ohiko festak eskainiko ditu. Txikienentzako ekintza ugari egingo dira egun honetan, hala nola motor txikien lasterketa edota kirol jolasak. 19:30ean Santikutz abesbatzak antolatu duen kontzertua izango da. Ahotsa eta pianoa izena eman diote eta bertan Mayca Teba [...]

Legazpiko Hitza

Sukaldaritza osasungarria ikasgai irailaren bukaeran

D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroak sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa antolatu du irailaren bukaerarako. Gipuzkoako lau sukaldaritza eskoletan emango dituzte ikastaroak: Zarauzko Aialan irailaren 9tik 22ra (15:30-18:00); Donosti...

Ordiziako Hitza

Hirurehun pertsonek kantuz bete zituzten Urretxu eta Zumarraga igandean

Iparragirreren heriotzaren 130. urteurrenean, Urretxuko bardoa omentzea, eta Euskal Herriko kantu taldeen arteko harremanak sendotzea ziren, ZU kantarik antolatutako ekimenaren helburuak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aurten ez da Antiora igoerarik egingo

Ekimena ez antolatzearen arrazoia ekonomikoa baino, antolakuntzaren aldekoa dela esan du Mikel Serrano alkateak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko festak

KOADRILEN EGUNA 11:00-14:00. Haur eta gaztetxoen gunean, Domingo de Mendiaratz plazan, haurrentzako parkea. 12:00. Domingo de Mendiaratz plazatik abiatuta, moto eta patinete lasterketa eroa. Izen-ematea plazan bertan, 11:30tik aurrera.  12:00. Zezentx...

Goierriko Hitza

Ikasturte hasiera Legazpin

Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean eta Olazabal institutoan bihar hasiko dute ikasturte berria. Aurkezpenak egingo dituzte bihar, Domingo Agirren 10:00etan eta Olazabal institutoan, Lehen mailakoek 10:00etan eta Bigarren, hirugarren eta laugarren mai...

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa