2011/11/17

Santa Zezilia eguneko ospakizunak gaur hasiko dituzte musikariek

Gaur flauta eta kantuko ikasleen kalejirak izango dira, eta larunbatean eta asteartean bi herrietako musika elkarte eta talde ezberdinek jantziko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Segurako Elorri kultur elkarteak Ipuin, Bertso eta Marrazki Sariketa jarri dute abian

Ipuin, Bertso eta Marrazki Sariketa jarri du abian Segurako Elorri kultur elkarteak. Aurtengoa egiten duten zortzigarren aldia da, eta Joxean Ormazabal izena jarri diote, Elorrikoen hitzetan idazle zena izan baitzen hasiera-hasieratik lehiaketa horren arima eta gidaria. “Zor diogun gutxiena sariketari bere izena jartzea da”. Elorri kultur elkarteak euskara eta euskal kultura suspertzeko eta indartzeko helburuarekin antolatzen du lehiaketa hori. Deialdia, Goierriko ikastetxe gehienetara zabaltzeaz gain, Iparra-Hegoa kultur astean partaide izan diren ikastoletara eta herri eskoletara ere hedatu ohi dute, besteak beste, Urruñako, Ziburuko eta Azkaineko ikastoletara. Gai desberdinak Adin talde bakoitzak bere gaia izango du. Ipuinak banaka egin eta aurkeztu beharko dituzte. Marrazkiak ere banaka eginak izango dira, eta orijinalak izan beharko dute, ez kopiatuak. Bertsoei dagokionean, lehen bi adin taldeetakoek banaka edo binaka egin ahal izango dituzte, eta hirugarren adin taldekoek, banaka. Iaz bezala aurten ere, haur bakoitzak, atal bakarrean, bitan edo hirutan parte hartu dezake. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, ostirala. Parte hartzaile bakoitzak berak ikasten duen ikastetxean utzi beharko du bere lana. Epaimahaia urtero bezala, idazten, bertsotan eta margolaritzan adituak direnek osatuko dute. Sariak abenduaren 17an banatuko dituzte Segurako kultur etxean, eguerdiko hamabietan. Adin talde bakoitzeko eta arlo bakoitzeko irabazleari diploma berezi bat emango [...]

Estitxu Imaz

Mansok erakusketa irekiko du bihar Altarte elkartean

Floren Manso ordiziarrak pintura erakusketa zabalduko du bihar Altamira auzoko Altarte elkartean. Inaugurazio ekitaldia ere egingo dute, 19:30ean. Mansoren lanak bihartik abenduaren 18ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera arratsaldez, e...

Ordiziako Hitza

Kanpainaren azken mezuak feria giroan

Epel doa oso Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen kanpaina Goierrin. Epel, urrutiko sentitzen dituztelako herritarrek igandeko hauteskundeak, eta epel, alderdiei beraiei ere zaila egiten zaielako Espainiako hauteskundeen harira herritarrei mezu zehatz eta ulergarriak ematea. Sozialistak izan ziren lehenak kanpainari ekiten Goierrin, herriz herriko azoketan larrosak banatzen. Amaiurrek eskualde mailako ekitaldia egin zuen Beasainen joan den astean, eta EAJk, CAFeko Cetest gunea bisitatu zuen. Horrez gain, jeltzaleen hauteskundeetako autobusa ere ikusi izan zen Goierri garaian. Hauteskundeetako propaganda jartzeko panelak ere erabat bete gabe sumatzen ziren aste honen hasieran, baina Goierrin hauteskundero gertatzen den moduan, Ordiziako feria izan da oraingoan ere hauteskunde kanpainaren tenperatura neurtzeko gunerik aproposena. Lau alderdik egin zuten bat metro gutxiren buruan. PSE-EE ez beste guztien kasuan, gainera, zerrendaburuak ibili ziren kalez kale boto banatzen eta jendearekin hizketan. Feriazaleak ohituta daude Amaiur koaliziokoak izan ziren goiztiarrenak. Aurreko asteazkenean bezalaxe, Barretxe ondoan jarri zuten propagandarako autoa, eta pasoko lekua denez, jende ugarik hartu zuen haien propaganda. Maite Aristegi eta Rafa Larreina zerredanburuak azokaren bueltan zebiltzan ordurako. PSE-EEkoek metro gutxira jarri zuten haien furgoneta, eta Arritxu Marañon Gipuzkoako zerrendan bigarrena, Iñaki Dubreuil zinegotzia eta Manuel Huertas Gipuzkoako sozialisten presidentea aritu ziren larrosak banatzen. Ordu erdi eskas egin zuten. EAJk eta IU-Ezker Anitzak ordu [...]

Iñaki Gurrutxaga

Barandiaranen lana eta bizitza oroitzeko ekitaldi sorta, Ataunen

Joxemiel Barandiaran etnologo eta arkeologo ataundarra hil zela hogei urte beteko dira abenduaren 21ean. 102 urte betetzeko egun batzuen faltan zendu zen, Ataun San Gregorioko Sara etxean. Urte Zahar egunean jaioa zen, 1889an. Ataunek eman duen pertsonaia ezagunena oroituko dute orain, heriotzaren urteurrenean. Atauniker kultur elkarteak eta Lizarrustiko Parketxeak, esate baterako, mendi ibilaldi gidatua antolatu dute, elkarrekin: Jentilbaratza 1916. Nafarroako gaztelu zaharraren bila. Jentilbaratza muinora joateko aukera izango da, Erdi Aroan Nafarroako erresumaren zelatatze gaztelua zegoen parajera. Larunbatean egingo dute mendi buelta, San Martingo plazatik 09:30ean irtenda. Herrigunetik oinez abiatu, eta Plazaberri, Aldabe, Arrateta, Minaeta, Jentilaeseritaegondakoharria eta Andrabidetako Gaina parajeak zeharkatuko dituzte, Jentilabaratzera iritsi aurretik. Hain zuzen, Joxemiel Barandiaranek ekin zion, 1916an, Jentilbaratzeko tontorrean indusketa arkeologikoak egiteari. Behin erretiroa hartu zuenean beste kanpaina bat burutu zuen, 1971n. Jentilbaratzak berebiziko garrantzia izan zuen Barandiaranengan ikerketak hasteko garaian. Giza hezur batzuk azaldu ziren harkaitzaren oinean, baita urrezko eraztun bat ere. Haiek ikertzen ari zela sortu zitzaion Aralarko hilobiak ezagutzeko aukera, peoi gisa laguntzaile zuen baserritar batek «azkeneko jentilak lurperatuta» non zeuden bazekiela esan zionean. Etenik gabeko katearen lehen begia izan zen. Kixmiren kondaira Aralarko artzain mutiko baten ahotik lehenbiziko aldiz entzutea, eta sepultura zaharrak aurkitzea batera izan ziren. Hitzaldi zikloa Ataunen hasita [...]

Aimar Maiz

Zaldibiako Udalak Euskal Herriko garai berriaren «aukera historikoa» baliatzeko dei egin du

Euskal Herria «garai historiko berriaren atarian» denean, Zaldibiako Udalak gatazka politikoaren «konponbide integrala eta behin betikoa» lortze aldera konpromisoa hartu du. Azaroaren 8ko udalbatzarrean gehiengo osoz onartu zen adierazpena, Bilduren aldeko zazpi botorekin eta Zaldibia Herrigintzan taldearen aurkako bi botorekin. Adierazpen instituzionalak dio «ardura historikoa» dutela eragileek, «aukera hau arduraz baliatu eta bururaino eramateko». «Alderdi politikoek bezalaxe, insitutzioek, kasu honetan udalek, gure esku dagoen guztian egin beharko dugu irekitako aukera historikoa behar bezala baliatzeko. Udal honetan, aipatu norabidean lan egiteko konpromisoa hartu nahi dugu», dio mozioak. Herritarrei deialdia iritsarazi die Zaldibiako Udalak, «irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatu» dezaten. Herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo du, eta «azken hitza herritarren esku utzi» beharra dago; «horixe baita, eta ez besterik, demokrazian oinarritutako bakea eraikitzea». Ekarpen «handiena» erdietsi beharreko akordioaren inguruan herritarrei galdetzea da. Eskaera eragile eta gobernuei Donostiako Nazioarteko Konferentziaren bost puntuak gatazkaren konponbiderako «ibilbide orria» direla dio Udalak. Atzerriko adituen inplikazioak eta ETAren jarduera armatua behin betiko uzteko erabakiak «ilusioa eta itxaropena» ekarri dutela esan du, «herri gisa garai historiko berria» abiatzera doala gaineratuta. Gatazkak «sufrimendu handia» eragin duela aitortu, eta orain ondorioak gainditzea beharrekotzat jo du. Horretarako, Gernikako Akordioko neurri guztiak betetzea «beharrezkoa» da. Espainiako eta Frantziako gobernuei zuzenduta, «gatazkaren ondorioei [...]

Aimar Maiz

Lazkaoko jatorria duen Pablo Aresori urrezko domina eman dio Aranzadik

Pablo Areso arkeologoak Aranzadi Zientzia Elkartearen urrezko domina jaso zuen, atzo, arkeologian eta sedimentologian egindako lanarengatik. Areso Miranda Ebron (Espainia) jaioa da duela 81 urte, eta aitaren aldetik Lazkaoko jatorria du. Apaiza da, Gas...

Aimar Maiz

Autobus zerbitzu berrirako proposamenak internet bidez egin daitezke

Legazpiko Udalaren webgunean jakitera eman dutenez, Udalak denboratarte bat ireki du, herritarrek herri barruko autobus zerbitzu berrirako proposamenak egin ditzaten. Horretarako galdetegi bat prestatu dute, eta legazpiko-udala.info webgunean jar...

Legazpiko Hitza

Musika eskolakoek saioa egingo dute herrian zehar

Santa Zezilia egunaren atarian eta Musikalean ekitaldiaren barruan, Loinatz Musika Eskolako bandak eta txistulariek saioa egingo dute gaur. Loinazko San Martin plaza azpian hasi eta kalez-kale ibiliko dira. Bigarren geldialdia Bideluze plazan egingo du...

Beasaingo Hitza

‘D’elikatuz bizi’-ren saioak bertan behera geratu dira

D’elikatuz zentroak biharko eta etziko Donostian antolatua zuen D’elikatuz bizi jardunaldia bertan behera geratu da. Emakumeen bizitza estilo osasungarriei buruzko bi saio ziren egitekoak, baina behar adina jende apuntatu ez denez, ez egitea erabak...

Goierriko Hitza

Neguko Festa eta musika plazan asteburuan, Legorretan

Gaztaina jana egingo dute asteburuan Legorretan, Udalak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun abesbatzak eta musika eskolak antolatutako Neguko Festaren barruan. Musikarien zaindari Santa Zezilia ingurua ere ospatuko dute. Bihar, ostirala, Elekun abesb...

Aimar Maiz

Gerriko Bekako liburua bihar aurkeztuko dute

Maddi Garcia Olaskoaga idiazabaldarrak egin eta XIV. Gerriko Ikerlan Bekan saritua izan den ‘Auto ibilbideak. Goierriko gazteen automobil kulturaz’ liburua bihar aurkeztuko dute, 20:00etan, Lazkaoko udaletxeko areto nagusian. Gazteen eta autoen art...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa