Josu Maroto margolariak ikuskizuna ikusi zuen bitartean margotutako irudia
Concetta Probanza margolari zumarragarrak eta Miriam Luki kazetari urretxuarrak
Euslandia margoetan eta hitzetan ikuskizuna aurkeztu dute Urretxun. Emanaldia aurreko ostiralean izan zen. Probanzak zuzenean margotzen zuen bitartean, hainbat testu irakurri zituen Lukik. Hori guztia, musikaz lagunduta.
Liburuaren haritik, maitasunaz, botereaz, unibertsoaz edo esperantzaz hitz egiteko eta margotzeko espazioa sortu dute egileek.
Datorren larunbatean, hilak 26, Narbaxan (Araba) eskainiko dute, eta abenduan Durangoko Azokako Ahotseneara eramango dute. Ikuskizuna, Lukik aurten argitaratutako
Euslandia liburuan oinarrituta dago.