Presoen aldeko elkartasun ekintzak Legazpin
Zingizango.com• Aste honetan, 23tik 26ra bitartean, presoen aldeko egitarau trinkoa antolatu dute Legazpin. Dokumentalak, hitzaldiak, enkartelada, mendi martxa, omenaldia, bazkaria, triki poteoa eta kontzertua. Legazpi ere ez dago geldirik eta ...
Zingizango.com• Aste honetan, 23tik 26ra bitartean, presoen aldeko egitarau trinkoa antolatu dute Legazpin. Dokumentalak, hitzaldiak, enkartelada, mendi martxa, omenaldia, bazkaria, triki poteoa eta kontzertua. Legazpi ere ez dago geldirik eta beste urrats bat emango du askatasunerako bidean.
Egitaraua:
• Azaroak 23, 19:00: “Leiho hautsiaren Teoria” dokumetala, Gaztetxean.
• Azaroak 24, 19:00: Hitzaldia, Gaztetxean.
• Azaroak 25, 20:00: Enkartelada,Arrano paretik.
• Azaroak 26, zapatua, “Oroitzapen Eguna”
• 9:00:Arranoaitz mendira ibilaldia. Gainean, talde argazkia. Ondoren, Ardanbideta edo Lakiolako aterpean salda eta txorixoa, txalaparta soinuaz girotuta. Irteera Gaztetxetik.
• 14:30 Bazkaria, Aitxuri jatetxean. Txartelak salgai daude Gaztetxean, Karibe Zaharrean eta Arranon (18 eurotan; adin txikikoak, doan).
Arratsaldean, triki poteoa.
Gau partean, kontzertua: Deah Sohad, Lortu eta Jota Akatu!!!
Antolatzaileek Legazpiar guztiak animatzen dituzte elkartasun ekintza horietan parte hartzera, guztion artean askapenerako bidea urratzeko.