2011/11/29

Inoizko odol emaile gehien Legorretan, 94 pertsona

Aurreko asteartean Legorretan izan zen odol emate deialdiak sekulako erantzuna izan du herritarrengandik. 94 legorretar joan ziren odol ematera, urteko hirugarren aldian. «Oso emaitza ona» dela eta eskerrak eman ditu taldeak.

Aimar Maiz

Euskararekiko konpromisoak hartu ditu Urretxuko Udalak

Pasa den asteko Osoko Bilkuran, Urretxuko Udalak Gernikako Arbolako igogailurako inbertsioa aldatu zuen eta euskararen aldeko konpromisoak hartu zituen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Datorren astean hiru egunez itxita liburutegia

Datorren asteko asteartean, asteazkenean eta ostegunean Beasaingo Udal liburutegia itxita egongo dela adierazi dute, egun horietako jai egunak direla eta. Asteko gainontzeko egunetan (astelehenean eta ostiralean)ohiko ordutegian egongo da irekita.

Beasaingo Hitza

Aierberen itzulera, bikaina

Berezia zen inondik ere herenegun Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak Altamiran jokatu zuten partida. Berezia zen, Joanes Aierbe kapitaina lehiara itzultzekoa zelako 11 hilabeteren ondoren. Denbora horretan minbiziaren aurka gogor egin du borroka, eta herenegun ere, zelaira atera zenean borrokarako grinari eutsi diola erakutsi zuen. Eskertzekoa da jarrera, eredugarria. Eta baita taldearena ere, Bizkaia Gernika sendoari zazpi entsegu egiteko gai izan zelako, Altamiran bildutako bi milatik gora zaleei ikuskizuna eskainiz. Itzultzeko egun bikaina egokitu zitzaion Aierberi, merezitakoa. Pil-pilean zegoen giroa igande eguerdian Altamiran. Orduantxe ari zen eguzkia behelainoari lekua irabazten, orduantxe hasi zen giroa goxatzen. Partidaren aurretik, Ordizia Rugby Elkarteak omenaldi txiki bat egin nahi izan zion bere kapitainari. Klubeko txikiek pasilloa prest zuten, eta han pasa zen Aierbe korrika, zaleek txalo egiten zioten bitartean. Une hunkigarria izan zen. Partida nola hasi zen ikusita, inor gutxik pentsa zezakeen azken emaitza horrelakoa izango zenik. Talde sendoak dira biak, izaeradunak. Ordiziak joko azkarra eta abiadura ditu ikur, eta Gernikak sendotasuna. Lehen ordu laurdena paretsua izan zen, harik eta Matias Tudelak baloi bat ostu eta entsegua lortu zuen arte. Beste bi lortu zituzten etxekoek aldageletara joan aurretik, partida bideratuta utziz (21-0). Hauspoa falta oraindik Bigarren zatia hasi eta berehala lortu zuten bizkaitarrek lehen [...]

Ordiziako Hitza

Emakumeen aurkako indarkeria mintzagai bihar

Bihar arratsaldean emakumeeen aurkako indarkeriak prebenitzeko eskualde arteko eskola egingo du Eraldatzen elkarteak Legazpin. 16:00etatik 20:00etara luzatuko da saioa, kultur etxeko ikastaro gelan.

Legazpiko Hitza

Gipuzkoako odolki lehiaketa egingo dute bihar Ordizian

Gipuzkoako Odolki Lehiaketaren 13. ekitaldia egingo dute bihar, Ordiziako plazan. Gipuzkoako harakinen gremioak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute, lurralde horretako odolkigileen lana saritzeko. Epaimahaia, gastronomia arloko adituek osatuko dute, t...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa