Gipuzkoako odolki lehiaketa egingo dute bihar Ordizian
Gipuzkoako Odolki Lehiaketaren 13. ekitaldia egingo dute bihar, Ordiziako plazan. Gipuzkoako harakinen gremioak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute, lurralde horretako odolkigileen lana saritzeko. Epaimahaia, gastronomia arloko adituek osatuko dute, t...
Gipuzkoako Odolki Lehiaketaren 13. ekitaldia egingo dute bihar, Ordiziako plazan. Gipuzkoako harakinen gremioak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute, lurralde horretako odolkigileen lana saritzeko.
Epaimahaia, gastronomia arloko adituek osatuko dute, tartean Iñigo Lavado, Isaac Salaberria eta Roberto Ruiz sukaldariak. Haiekin batera ordea, Goierriko hainbat sukaldari ere izango dira epaimahaikoan: Kattalin jatetxeko Jose Manuel Garmendia, Zubibi jatetxeko Imanol Gaztañaga eta Ohiangu tabernan lan egiten zuten Kontxi eta Benita Mujika ahizpak.
Lehiaketa Ordiziako plaza nagusian izango da, feriarekin batera, 10:30ean hasita. Aurreneko bost sailkatuentzat izango dira sariak.













