”The secrets of Kells” gaur zine klubean

Marrazki bizidunez egindako luzemetraia da Butak 21ek gaurko proposatzen duena; zeltiar monjeek orain 800 urte transkribatutako latinezko Kells-eko eskuizkribuan oinarritutakoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampok %25 haziko ditu salmentak 2011 urtean

Ampo enpresak ostiralean egin zuen Batzar Orokorra Idiazabalen, eta bertan azaldu zutenez, %25 haziko ditu salmentak 2011an. Merkatu eta negozio bide  berriak garatzeko asmoa du, eta horretarako aliantza eta erosketa berriak egitea aurreikusten du Idi...

Estitxu Imaz

Igandean Baserri eguna egingo dute Igartubeiti baserri museoan

Euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen duen Igartubeiti baserri museoak, 10. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako bat igandean, maiatzak 29, ospatuko duten Baserri Eguna da. Goizean, 11:30etan emango diote hasiera egitarauari. Ordu horretan, azoketan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia egingo diete. Dantzariek Aurreskua dantzatuko dute, eta ondoren oroigarrien banaketa egingo dute. Eguerdiko hamabietan bertso saioa egingo dute, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak lagun dituztela. Ordu bererako haurrentzako pintura tailerra antolatu dute: Erakusketa bat nola antolatu erakutsiko diete 5etik 12 urte bitarteko haurrei. Parte hartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatu beharko dituzte, eta ondoren diplomak banatuko dizkiete. Herri bazkaria, 14:00etan Eguerdiko ordu batean idi dema erakustaldia izango da, Telleria eta Ariztiren eskutik. Eta ordu bat beranduago bazkaldu egingo dute. Menuan Lumagorri oilasko erreak, Berroetako gazta pintxoak, Basatxerriko txorixo egosi pintxoak, eta Gorrotxategi gozotegiko Tolosako teila eta zigarrotxoak izango dituzte. Edateko berriz, sagardoa, sagar zukua eta kafea. Bazkariarengatik hiru euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak. Bazkal ondorenean, arratsaldeko hiruretatik aurrera, Gaizka Sarasolaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gaizka Sarasola musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra da. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu eta bere [...]

Estitxu Imaz

Zegama-Aizkorri mendi maratoiak hainbat berrikuntza izango ditu igandean

Igandean, maiatzak 29, jokatuko dute Zegama-Aizkorri mendi maratoia goizeko bederatzietan Zegamako herrigunetik abiatuta. Aurtengoa egiten duten hamargarren aldia da, eta Alberto Aierbe maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, berrikuntza bat edo beste izango dira. Batetik, Salomon etxea sartu da aurten laguntzaile moduan. Iaz ere eman zien antolatzaileei laguntza, baina Aierberern hitzetan «aurten salto kualitatibo bat egin du, nahiko handia». Telebistako produktore bat eramango du Salomonek Zegamara. Beraiek hartuko dituzte irudiak, eta beraiek zabalduko dituzte, estatu mailan zein nazioarte mailan. Gainera, elizaren aurrealdean pantaila handi bat jarriko dute, euren laguntzarekin finantzatuta. Bestetik, Eusko Jaurlaritzari esker, hainbat irudi hartuko ditugu, kalean dauden ikusleek lasterketa zuzenean ikusi dezaten. Kamerak 4×4 ibilgailuetan ibiliko dira, eta hainbat puntutan hartuko dituzte irudiak: besteak beste, Otzaurten, Iramendin, Urbian, Sancti Spiritun eta Aizkorrin. Azkenik, Zegama-Aizkorri antolatzen duten hamargarren aldia denez, omenaldi txiki bat ere egingo diete aurreko bederatzi probak orduaren barruan bukatu dituzten kirolariei. Hamaika lagun dira guztira, neska bat eta hamar mutil: Leticia Uriarte, Koldo Urrestarazu (Lazkao), Guillermo Pinillos (Zegama), Mikel Legarreta, J. Antonio Salgado, Ion Zubillaga, Joxan Larrea, Gorka Gabiña, Ricardo Ruiz de Apodaca, Txema Gomez eta Iosu Cascon. Lasterketaren hasieran, goizeko bederatzietan, detailetxo bana emango diete kirolari horiei. Munduko kopa Zegama-Aizkorri mendi maratoia Sky Runner [...]

Estitxu Imaz

Produktu emana maiatz bukaeran

Garaian garaikoaren jakinduria galtzen ari dela bistakoa bada ere, irakaspen egokia eskaintzen dute asteroko azokak. Zuhurtasunez ibili beharra dago, izan ere, hemengo produktuen artean salgai izaten baitira urte guztian lekak, tomateak edota piperrak postu batzuetan; baina hemengoa eta garaikoa jateari garrantzia ematen dionak laster antzemango dio noiz eta zer den bertakoa edota kanpokoa. Esate baterako, marrubiak eta magurdiak (franbuesak) – atzo lehenak– oraintxe hasi berriak dira gure baratzeetan, nahiz eta kanpotik ekarriak abenduan hasiak ziren. Hemengo tomateak, piperrak eta lekak, negutegikoak oraindik, atzo salgai jarri ziren lehenak. Piperrak, piper eztia (Euskal Herriko Piper Eztia label izenarekin komertzializatzen da iparraldean) eta Gernika motakoak, eta tomateak Azkoitikoak. «Oraindik gutxi, baino sano-sano daude eta ale ederrakin ugari dator» zioen Joxe Mari Uzin azkotiarrak. Ziza eta onddo eskaintza Maria Teresa Jauregi Anoetakoak, berriz, «hauek negutegikoak dira baina kanpokoak ere laster izango ditugu», zioen lekei buruz. Beste batzuk, berriz, oraintxe ari dira landareak sartzen eta hilabete osoko lan erritmo bizia izan zuten atzo ere landare saltzaileek. Ziza boladarik handiena pasa dela aitortzen zuen saltzaileek, dena dela atzo ere 400 bat kilo baziren. Hemengo onddo eta gibelurdin gutxi batzuk, eta gainerakoan kanpotik ekarritako zizahoriak, boletus onddoak eta lehenengo marasmio jangarriak osatzen zuten eskaintza. Eguraldiak berebiziko garrantzia [...]

Ordiziako Hitza

Elkarrekin Eguna ospatuko dute larunbatean Legazpin

Zapatuan Elkarrekin Eguna ospatuko dute Legazpin. Legazpi bai elkarte publikoak sustatuta, egun osoan zehar luzatuko dira ekintzak eta Legazpiko 34 elkartek hartuko dute hauetan parte. 11:00etatik 13:45ak arte eta 17:30etik 20:00ak arte ekintza desberd...

Legazpiko Hitza

Jokin Muruak eta Jon Muruak irabazi dute Osinalde elkarteko Mus Txapelketa, Gabirian

Osinalde elkarteko 33. Mus Txapelketa Jokin Murua eta Jon Muruak irabazi dute. Bigarren, Jon Agirre eta Isaak sailkatu dira. Hirugarren, Iñaki eta Iker Etxezarreta eta laugarren berriz, Felix Maiz eta Antonio Iztueta. Joan den larunbatean jokatu zu...

Estitxu Imaz

”Manuel Ruiz” lehiaketako ardoak dastatzeko aukera izango da bihar

Bigarren ardo dastatze komentatua antolatu du Urretxuko Udalak. ''Manuel Ruiz'' ardo lehiaketara aurkeztu ziren upategietako ardoak probatzeko aukera izango da Santa Barbaran...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Musika eskolako ikasleen emanaldiak Legazpi dorretxean

Atzo biolontxelo kontzertua izan zen, gaur metalen eta saxofoi ikasleen txanda izango da eta bihar, emanaldiekin amaitzeko, biolinen txanda izango da...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ekitaldi sorta Jakintzako kultur astearen barruan

Jakintza Ikastolak antolatu duen kultur astearen barruan, ekitaldi sorta izango da datozen egunetan. Gaur, ikastolako ikasle guztiek bat egingo dute Korrikarekin; Korrika txikia, Domingo Unanue plazatik abiatuko da. Arratsaldean, antzerkia, tailerrak e...

Ordiziako Hitza

Izal Bai sinadura bilketa egiten ari da hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko

Izal Bai hautesle elkartea sortu dute Idiazabalen, eta hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa ari dira egiten herrian. Sinatu nahi duenak udaletxera joan behar du, bertan baitaude paperak. Osteguna, apirilak 14,  izango da horretar...

Estitxu Imaz

Idiazabalgo merkatariek bilera egingo dute ostegunean elkartearen sorrera aztertzeko

Herriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako bilera egingo dute ostegunean, apirilak 14,  Idiazabalgo udaletxean 15:00etan. Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko bulegotik jakinarazi dutenez, batzarrean Merkatari Elkartea sortzearen aukera aztert...

Estitxu Imaz

‘La Boheme’ operaren bigarren zatia bihar ikusgai

Bihar gauean DVD bidezko opera emanaldia egingo dute Legazpiko kultur etxean. Pucciniren La Boheme obraren bigarren zatia proiektatuko dute, 20:30ean hasita. Emanaldi honekin denboraldia amaituko dute, urrira arte.

Legazpiko Hitza

Gurasentzako programako saioa egingo dute etzi

Oripavi elkarteak gurasoentzat antolatutako Konturatzea argitzen programaren barruko saioa egingo du etzi arratsaldean, 18:00etan kultur etxean.

Legazpiko Hitza

‘Miel’ filma emango dute ostegunean, herri antzokian

Ordiziako zinema alternatiboaren saioan, Semih Kaplanoglu zinemagile turkiarraren Miel filma eskainiko dute ostegunean. Yusuf umearen eta bere aitaren arteko harremana da filmaren ardatza. Eztigileak dira, eta erleak zergatik desagertu diren jakiten sa...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa