Errege Koparen lehian ere, Ampo Ordiziaren urrats sendoa
Igandean, 12:00etan izango dute bigarren hitzordua, Altamiran, Ciencias Sevillaren aurka
Ampo Ordiziaren eta La Vilaren arteko partida baten irudia, iazko irailekoa. Lide Egizala Errege Koparen lehiari ekin zion asteburuan Ordiziako lehen taldeak. Les Abellesen (Valentzia) jokatu zuen talde goierritarrak, eta garaipen sendoa eskuratu zuen (20-34). Igandean, 12:00etan izango dute hurrengo hitzordua, etxean, Ciencias Sevillaren aurka. E multzoan lehiatzen ari da Ordizia, bostgarren multzoan, alegia -sei multzo daude-. Sei multzoetako bakoitzeko txapeldunak baino ez dira sailkatuko final-laurdenetarako; han, txapelketako lehen fasean salbuetsita izan diren bi taldeekin bat eginda.
Final-laurdenak 2027rako urtarrilaren 10ean jokatuko dira, partida bakarrera, eta asteburu honetan garaipena lortuz gero, bertan lehiatzeko aukerak izango ditu Ordiziak. Finalaurrekoak, berriz, otsailaren 7an izango dira, hauek ere partida bakarrera, eta finala, azkenik, maiatzaren 2ko asteburuan.













