Mugikortasun iraunkorra gaitzat hartuta, martxan da Fokatu Urola Garaia lehiaketa

Urola Garaia eskualdean mugikortasun iraunkorra irudikatzen duten argazkiak aurkeztu beharko dira maiatzaren 31ra bitartean; sari banaketa ekainaren 6an izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aralarrek eta nekazaritzak duten lotura bideorama batean irudikatu du Gema Arrugaetak

Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezko bideorama aurkeztu dute gaur eguerdian Zaldibian, Goizane eraikinean. Goimenen eskariz, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak landu du, argazki eta bideo bitartez, Aralarrek eta nekazaritzak duten lotura. Parke naturalean dauden “aktibitate guztiak” biltzea eta nekazaritza lantzen duten eragile nahiz jarduera ugariak islatzea du helburu ikus-entzunezkoak. 17 bat minutuko iraupena du, eta paisajeetatik abiatuta, belarreta, soro-baratzegintza, sagarra-sagardogintza, ganadu aziendak, abeltzaintza, artzaintza, gaztagintza, erleak eta bestelako jarduerak agertzen ditu. Off-eko ahotsen bitartez nekazarien euren testigantzak entzuten dira. Goizane eraikinean ikusle ororentzat emanaldia egingo dute larunbatean, 11:00etatik 13:00etara artean. Goimenek adierazi du nekazarien lana gizarteratzeko eta haien lana onartzeko “zintzilik” zegoen lana zela. ERREPORTAJEA Aralar, egiazko begietatik Aralar? Zer izango da, bada? Gure bizilekua, etxea». Hitz horietxekin hasten da Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezkoa. Mendizerraren eta parke naturalaren barruan, antzinatik beren lanarekin eta izatearekin «paisaje kulturala» eta ingurunea zizelkatzen duten eragileetako baten esaldia da. Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak Goimenen eskariz egin duen bideorama atzo aurkeztu zuten Zaldibian, Goizane eraikinean. Hamazazpi minutuan, Aralarren benetako muina diren nekazariak eta abeltzainak ditu ardatz, bertan lantzen diren lanbideak eta aktibitateak hari. «Bideorama honen bitartez Aralarrekin lotura duten Goierriko artzain, abeltzain, erlezain eta baserritarrek parkearen bueltan daukaten zeregina, ikuspegia eta lotura azaltzen da, mendiaren eta [...]

Aimar Maiz

Txindata musika eskolakoek saioa egingo dute Gabirian maiatzaren 22an

Kultur aldiaren barruan, Txindata musika eskolako haurrek saioa egingo dute saloian, 17:30ean. Urtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute musika eskolako ikasleek.

Goierriko Hitza

Balentzategi herri eskolakoek saioa egingo dute larunbatean Gabirian

Kultur aldiaren barruan, Gabiriako Balentzategi herri eskolakoek saioa egingo dute larunbatean, maiatzaren 14an, bertako  saloian. Emankizunean abestu eta kantatu egingo dute, eta antzerkirik ere ez da faltako.

Goierriko Hitza

«Beasainek aldaketarako behar duen motorra izateko» lan egingo du Bilduk

Proposamen «zabala, integratzailea, parte hartzea bultzatuko duena eta herritarren eskubideen alde egingo duena» aurkeztu du Bilduk Beasainen. Hala eman du jakitera Koldo Agirrek, Beasaingo alkatetzarako hautagaiak. Herritarren interesak defendatzeko gogoz, ilusioz eta indarrez daude hautagaiak, eta horregatik, «Beasainek aldaketarako behar duen motorra» izateko lan egingo dutela iragarri dute. Idoia Baztarrika hautagaiak azaldu duenez, «esperientzia eta gaztetasuna partekatuz» egingo dute lan, «herritarren interesak, alderdien gogoen aurretik jarrita, politika egiteko beste modu bat posible dela frogatuz». Parte hartzea bultzatuz Bilduk, eredu parte hartzailea proposatzen du Beasaingo gizarteko alor guztietarako. Batzordeak irekiak izatea eta osoko bilkurak arratsaldez izatea ezinbestekoa da koalizioarentzat parte hartzea bultzatzeko. Horregatik, gazteei, baztertze egoeran daudenei, immigranteei, presoen kolektiboei eta gizarteko gainerako taldeei laguntzeko, beharrezko «baliabide informatikoak eta giza baliabideak» erabiliko dituztela diote: «Horiei guztiei erantzunak eta irtenbideak eman behar dizkiegu, ezkerreko euskal politikaren bidez», Iñaki Saldaña hautagaiak esan duenez. Udaleko sail guztietara berdintasuna zabaltzeko asmoa ere agertu du Bilduk, immigranteentzako eta emakumeen parte hartzerako kontseiluak sortuz. Euskara eta kultura Bilduk Igartza jauregian egindako aurkezpenean aurreratu duenez, «gure hizkuntzari, euskarari, zor zaion lekua emanez» lan egingo du. Hala, «udaleko arlo guztietan euskara lehentasunezko izatea» izango da hautagaien helburua, «modu horretan, euskara herrian erreferente izateko». Kultur arloak eta euskarak eskutik emanda [...]

Eskeine Legorburu

Ampoko lehiaketarako idazlanak maiatzaren 23ra arte aurkeztu daitezke

Idiazabalgo Ampo enpresak antolatu ohi duen Euskara Egunaren harira, V. Idazlan Lehiaketa du abian enpresako Euskara Batzordeak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, maiatzaren 23ra arteko epea dute interesatuek idazlanak aurkezteko. Lehiaketa hori lehen kooperatibetara bideratzen zuten, baina duela bi urtetik eskualde mailara zabaltzeko erabakia hartu zuten Ampokoek. Aurten ere enpresako kideek zein 18 urtetik gorako edozein goierritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Prosa edo poesia Lehiaketan parte hartu nahi duenak prosara edo poesiara jotzeko aukera izango du. Idazlana egiteko erabakia hartzen duenak gai moduan Indarra erabili beharko du. Lanek gehienez lau orrialdekoak izan behar dute eta Times New Roman 12 hizki motan idatzita aurkeztu beharko dira. Poesiari dagokionean bertso paperak edo olerkiak idatzi ahal izango dituzte parte hartzaileek. Olerkiek 64-96 lerro arteko luzera izan beharko dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, atal bat baino gehiagoz osatuta egotea onartuko dute. Bertso paperak aukeratzen dituenak berriz, zortzi eta hamabi bertso bitartean aurkeztu beharko dituzte, doinu eta gai librean. Dena den, antolatzaileek erabilitako doinua zein den adierazteko eskatu dute. Lanak bi modutara bidali daitezke Ampora, posta arrunta erabilita (Euskara Batzordea, Ampo Kooperatiba Elkartea, 20213 Idiazabal) edota posta elektroniko bidez (bultzada@ampo.com). Posta arrunta erabiltzen duenak kartazal itxi batean lan orijinala eta kopia bat bidali beharko ditu, [...]

Goierriko Hitza

Sozialistak bakarrik kanpainako lehen feria egunean

Harritzekoa izan da, baina PSE-EEko ordezkariek soilik baliatu dute Ordiziako feria eguna gaur. Jendearengana gerturatzeko aukera polita izaten duten hautagaiek halakoetan, baina sozialistak bakarrik ibili dira arrosak banatzen. Barretxe etxearen parean hauteskunde furgonetan utzi, eta arrosak banatu dituzte Iñaki Dubreuil Ordiziako alkategaiak, Julio Astudillo eta Oscar Renedo –Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oria barrutiko lehena eta bigarrena zerrendan– eta Manuel Huertas Gipuzkoako PSE-EEren lehendakaria. Gaur zortzi bestelako irudiren ikusiko dela pentsa liteke; alderdi gehiagotako ordezkariak bilduko dira ferian, alegia.

Ordiziako Hitza

Iñaki Dubreuil (PSE-EE): “Gogotsu nago, Ordiziarako zer nahi dugun oso argi baitakagu”

Laugarren aldiz aurkeztuko da Ordiziako alkatetzara, eta bukatzear den legealdian gobernuan egon eta gero, ez du baztertzen berriz egotea; «gobernatzeko prest gaude». Iñaki Gurrutxaga Urteek eta eskarmentuak ematen duten ikuspegiaren hitz egiten du politikaz eta hauteskundeez Iñaki Dubreuilek (Ordizia, 1957). Politika sozialean sakondu nahi du, azken lau urteetan egindako bideari segida eman. Bilduren presentziak egoera iraul dezakeela badaki, “babes zabala” jasoko duela uste baitu. [Elkarrizketa joan den ostiralean egina dago]. Aste berezi samarra izan da zuretzat, zure aurkako atentatua ustez egin zutenen epaiketan deklaratu behar izan duzu. Nola bizi izan duzu momentu hori? Bai. Saiatzen naiz gauza horietaz ahazten, baina egia esan, ezin naiz sekula ahaztu horrekin. Zure burmuinean gai hori alde batera uzten saiatzen naiz. Aste honetakoarekin hirugarren epaiketa da ni joan naizenena, eta espero dut azkena izatea. Nire bizitzaren atal hori pixkanaka ahazten joan nahi nuke, baina badakit sekula ez dudala ahaztuko. Laugarren aldiz aurkeztuko zara Ordiziako alkatetzara PSE-EEren hautagai moduan. Zer egoera pertsonalean aurkitzen zara? Egoera onean, hala uste dut. Udaletxeko martxa barru-barrutik ezagutzen dut, herritarren beharrak zein diren ere badakit, eta herriko elkarte eta kolektiboekin ere bilera asko egin ditugu legealdi honetan. Herriko beharrak eta arazoak gertu-gertutik ezagutu ditugu. Lehen bezainbesteko gogoarekin aurkezten naiz hauteskundeetara, eta [...]

Ordiziako Hitza

Bertsolaritza izango da protagonista asteburu honetan

Bertsolari txapelketako kanporaketa, gorputz espresioa lantzeko tailerra eta afaria antolatu dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

Legazpiko Udaleko gazteria sailak 7 eta 13 urte bitartekoentzako udalekuen berri eman du. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutakoak dira eta izena eman nahi dutenek, martxoaren 23ra arte dute horretarako epea. Plaza guztiak apirilaren 5ean jendaurrean...

Goierriko Hitza

Babes ofizialeko etxeen eskatzaileen behin-behineko zerrenda ikusgai dago

Ordiziako San Joan auzoan egiten ari diren babes ofizialeko 25 etxebizitzaren zozketan parte hartzeko eskatzaileen behin-behineko zerrenda ikusgai dago Ordiziako Udalaren webgunean eta udal arreta bulegoan (08:00-13:30). Zozketa martxoaren 31n egingo d...

Ordiziako Hitza

‘Legazpi 1936′ liburuaren aurkezpena bideoan

Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen atzo Iñaki Iurrebasok Legazpiko kultur etxean egindako ‘Legazpi 1936′ liburuaren aurkezpena. Kultur etxeko aretoa txiki gelditu zen bertaratu zen jendetza ikusirik. Liburua Legazpiko kultur etx...

Legazpiko Hitza

Ataungo raida Jon Fernandez leaburuarrak irabazi du, 24 zaldunen artean

Larunbatean Ataunen jokatu zen III. Raida Jon Fernandez leaburuar gazteak irabazi zuen. Miren Zabalua sailkatu zen bigarren, eta Saioa Matxin bizkaitarra hirugarren. Hogeita lau zaldunek parte hartu zuten distantzia luzeko (40,8 km) proban, eta bi irte...

Aimar Maiz

Legorretako EAJk dio bere zinegotzien artetik ez duela inork dimitituko

Legorretako EAJk udalbatzan dituen lau zinegotzietatik inork ez duela dimisiorik emango esan du ohar bidez, aurreko hilean Legorretako Udalak mozioa onartu eta Xabier Iraolari eta Juan Antonio Garini karguak uzteko eskatu ondoren. Ez gaituzte isilduko ...

Aimar Maiz

Gai organikoaren poltsak makinatik har ditzakete lazkaotarrek

Etxean sortzen den hondakin konpostagarria jasotzeko poltsa berezientzat makina automatikoa jarri dute Lazkaon. Txartel magnetikoarekin bizilagunek zuzenean har ditzakete ordezko zorro biodegradagarriak, orain arte bezala udaletxera edo Sasieta Mankomunitatera hoska ibili beharrik gabe. Gai organikoak birziklatzeko egitasmoan beste urrats bat egin dute horrekin Lazkaoko Udalak eta Sasietak. Freskagarriak edo gozokiak saltzeko ohiko makinak bezalakoa da poltsa konpostagarriena ere, Arabako Dorlet enpresak egin dituen egokitzapen batzuekin. Egunotan Lazkaon etxerik etxe banatutako txartela irakurgailu parean jarrita berehala botatzen du erretilura 50 aleko poltsa-sorta, hiru hilabeterako lain. Udaletxeko atalondoan jarri dute makina, sarrera nagusiko bi ateen artean. Udaletxea irekita dagoenean hartu ahal izango da paketea, aste egunetan 08:00-18:00 une oro eta 18:00-22:00 Udaltzaingoaren arabera, eta larunbatetan 08:00etatik 12:00etara. Kontsumoa mugatuta Txartela etxebizitza bakoitzarentzat izendatutakoa da, eta Lazkaoko herrigunean banatu dizkiete eskatu dutenei. Elosegiko eta Orobioneko etxe-multzoetan hasierako proba modura eduki dituzten orain arteko txartelak aldatu egingo ditu Sasietak, pertsonala izan beharrean etxearen helbidea hartuko delako kontuan. Makina automatikoa txartelarekin erabili behar da, eta sistema informatikoak erregistratu egiten du zein etxek noiz hartu duen zorroa. Aldiko pakete bat bakarrik har liteke. Txartelarekin berriz saiatuta ere ez du gehiago botako, hiru hilabete igaro arte. «Poltsek kostua dute, eta erabilera kontrolatu egingo da. Hiru hilabeterako 50 [...]

Aimar Maiz

“Musika erakusteko erabiltzen den bidea garrantzitsua da, baina baita emaitza ere”

Iñaki Telleria musikari idiazabaldarrak SinfoKids musika eta hezkuntza uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektuan parte hartu du. Proiektu horren helburua, eskola-umeei zein gainerakoei soinuen eta musika sinfonikoaren mundua hurbiltzea da. Horretarako unitate didaktikoetan banatutako DVD bat grabatu zuten. Otsailaren 12an ETB1ean eman zuten DVDa, programa bakarrean eta egun larunbatero ikus daiteke ETB3an, 10 minutuko unitate didaktikoetan banatuta. Idiazabaldarrak SinfoKids-i zein bere gainerako proiektuei buruz hitz egin du. Nondik dator SinfoKids proiektua? Duela bi urte inguru Euskadiko Orkestraren didaktika sailetik familientzako kontzertu didaktikoak egiten hasi ginen. Hilean behin izaten dira eta kontzertu horien ildotik, Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako arduradunari DVDa egiteko ideia bururatu zitzaion. Euskadiko Orkestrak, ETBk eta Hezkuntza Sailak elkarlanean egin dute lan hori. Non zabalduko dute DVDa? Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan, publiko zein pribatuetan banatuko dute. Norberak ere eskuratu ahal izango du eta lau hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez) eginda dagoenez, kanpoan zabaltzeko aukera ere ematen du. DVDak musika modu pedagogikoan lantzen duela diote. Zer da umeei pedagogikoki musika erakustea? Ume batek ondo pasatzen duenean, dena askoz azkarrago ikasi ohi du eta horregatik DVD honen oinarrian marrazki erakargarriak, erritmoak, parreak… daude. Beraiek joku bat bezala hartzen dute, eta poliki poliki orkestra batean musikariak nola kokatzen diren, instrumentu bakoitzak zein soinu [...]

Estitxu Imaz

‘Midnight Madness’ ingelesezko lana ikusgai

Aita Iparragirre ikastetxeak Midnight Madness antzerkia antolatu du datorren ostiralerako herri eskolako haurrentzako. Antzerkia Guraso Elkartean izango da arratsaldeko hiruretan.

Estitxu Imaz

Kantu eta txiste afaria antolatu du Arretxe elkarteak

Kantu eta txiste afaria antolatu du ostiralerako, martxoaren 18rako, Arretxe elkarteak. Kantu saioa Basajaun taldeak animatuko du eta tartean Juanito Mendizabalek eta Jose Ramon Aldasoro Txurdok txisteak kontatuko dituzte. Hitzordua 20:30ean izango ...

Estitxu Imaz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa