
Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak webgune berria aurkeztu die herritarrei.
Www.bitartean.net helbidean ikus daiteke.
Webgunearekin, “bezeroei eta oro har, herritarrei komunikazioa errazteko helburuaren alde” apustu egin nahi izan dutela esan dute ohar batean. Webak askotariko edukia du:
- Bazkide diren denda eta enpresen bilatzailea eta informazioa
- Elkartearen kanpainen berri ematen duen atala
- Bi-Tartean txartelarentzako zerbitzuak
- Urretxuri eta Zumarragari buruzko informazioa
- Kultur agenda
- Nola iritsi atala
- Dirulaguntzen berri ematen duen atala
- Merkatariei lotutako albisteak