Inauteriak prestatzeko bigarren bilera deitu du Gazte Asanbladak
Legazpiko Gazte Asanbladak bilera berri bat egingo du Inauterietako larunbaterako jaialdia prestatzeko. Lehen bilerako erantzuna ez zen espero zutena izan: “tsunamia itsaso bare batean geratu dela esan daiteke” adierazi dute asanbladako kid...
Legazpiko Gazte Asanbladak bilera berri bat egingo du Inauterietako larunbaterako jaialdia prestatzeko. Lehen bilerako erantzuna ez zen espero zutena izan: “tsunamia itsaso bare batean geratu dela esan daiteke” adierazi dute asanbladako kideek. Esan dutenez, “honelako egun batean dagoen lan guztia ikusirik, bilerara hiru edo lau pertsona azalduta ezin dira erabaki asko hartu”. Bigarren bilera bat deitu dute. Deialdi honetara jende gehiago joaten ez bada, inauterietako festa bertan behera utziko dutela esan dute.
Bilkura asteartean, urtarrilaren 17an, egingo dute, 19:00etan ekonomatoan. Gazteei bilerara joateko deia egin diete, zapatuko inauteri eguna bertan behera uzteko erabaki “zaila” ez hartu behar izateko.













