Ipuin kontaketa saio berezia eskaini die Karmakrosek haurrei
Zumarragako eta Urretxuko Karmakros antzerki taldeak hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlana taularatu du gaur arratsaldean Zelai Arizti aretoan. Karmakros kontuketan izena eman diote saioari, eta hiru teknika uztartu dituzte bertan: ipuin kontaketa saio bat, clown teknika eta margolaritza. Lau ipuin kontatu dituzte: Madregaia eta eguzki zaharra, Rachida ureramailea, Urrezko txanoa zuen ipotxak eta Kua abenturak.













