Maskaradako irudien erakusketa ireki dute Zumarragan
Zuberoako Maskaradaren erakusketa ireki dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Jonmikel Intsausti zumarragarra, hamalau urtez (1993-2007), urtero joan izan da Maskaradetara. Argazkiak atera ditu ia beti, eta orain urtebete, diapositiben errepasoa egiten ari zela, erakusketa bat antolatzeko nahikoa material zuela jabetu zen. Zumarragarrei eta urretxuarrei Maskaradak gerturatzeko grinarekin osatu du bilduma, ”mugak apurtzeko”.
Erakusketa, urtarrilaren 22ra arte ikusgai egongo da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da gaur. Gainontzean, astelehenetik ostiralera 17:30-21:00 eta larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30era bisitatu ahal izango da erakusketa, kultur etxeko erakusketa aretoan.














