Adelaide Daraspe izango da bihar ‘Bixi-Bixin’
Bihar, urtarrilak 18, Adelaide Daraspe izango da Bixi-Bixi saioan, 12:15etatik aurrera. Bera Urruñakoa (Lapurdi) da, baina historia ikasketak egitera Kanadara joan zen. Egun historiako masterra egiten ari da, eta euskaldunak ikertzen ere ari da. Ber...
Bihar, urtarrilak 18, Adelaide Daraspe izango da Bixi-Bixi saioan, 12:15etatik aurrera. Bera Urruñakoa (Lapurdi) da, baina historia ikasketak egitera Kanadara joan zen. Egun historiako masterra egiten ari da, eta euskaldunak ikertzen ere ari da. Bere asmoa, bertako euskaldunak ezagutzea eta orain arte inork landu gabeko arloa ikertzea da. Darasperekin hitz egiteaz gain, Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduradunak hainbat liburu aholkatuko ditu irakurtzeko. Gainerako ohiko sailek ere izango dute tartea irratsaioaren barruan.