Legazpiarren VI. Pilota Txapelketa abian da
Legazpiko Gazteak kirol elkarteko pilota eskolak herritarrentzako pilota txapelketa antolatu du. Izena emateko epea zabalik dago. Binakako txapelketa izango da, ohiko moduan, seigarren urtea baita egingo dutena. Izena emateko epea urtarrilaren 29an itx...
Legazpiko Gazteak kirol elkarteko pilota eskolak herritarrentzako pilota txapelketa antolatu du. Izena emateko epea zabalik dago.
Binakako txapelketa izango da, ohiko moduan, seigarren urtea baita egingo dutena. Izena emateko epea urtarrilaren 29an itxiko dute, eta horretarako aukera Karibe Zaharra, Urbeltz, Giroa, Katilu eta Oilarra tabernetan dago.
Parte hartzaileek Legazpin jaiotakoak eta hazitakoak izan behar dute, edota bertan bizi direnak. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira eta gutxieneko adina hamasei urtekoa izango da. Zozketa otsailaren 3an egingo dute. Egun horretan informazio gehiago emango dute. 19:00etan elkartuko dira, Legazpiko kultur etxean. Irabazleek txapela, garaikurra eta maiatzaren 3ko pilota partidetarako bi sarrera jasoko dituzte; bigarren egiten dutenek garaikur eta txuleta bana jasoko dute, eta hirugarrenek garaikur eta ardo botila bana.