Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzenduta dagoen Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz ere. Lau urtez 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekintzarik antolatu gabe egon dira aisialdi taldeko kideak, eta garai horri amaiera emateko ordua heldu dela uste dute. Hala, aurrerantzean, bi larunbatez behin, ekintzak prestatzen astekotan dira. Horretarako, ordea, gazteak behar dituzte. Txilibutxof aisialdi taldeak antolatuko ekintzetan parte hartu nahi dutenei ostegunerako eta ostiralerako zehaztu duten ordutegian izena emateko deia luzatu diete aurrerantzean taldearen ardura izango dutenek. Ostegunean 18:00etatik 20:00etara egongo da izena emateko aukera, eta ostiralean 16:00etatik 18:00etara, bi egunetan Seroretxean. Izen ematea doakoa izango dela jakinarazi dute. Begirale taldeak emandako informazioaren arabera, jolasak, tailerrak, ikastaroak, dantzaldiak, irteerak, kantaldiak… antolatu dituzte aurrerantzean, ekintza guzti horien bidez, hainbat balio azpimarratuz: solidaritatea, bizikidetza, parekidetasuna… Hainbat urtez, Txilibutxof taldeko partaide izan diren kideek osatzen dute orain begirale taldea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzenduta dagoen Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz ere. Lau urtez 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekintzarik antolatu gabe egon dira aisialdi taldeko kideak, eta garai horri amaiera emateko ordua heldu dela uste dute. Hala, aurrerantzean, bi larunbatez behin, ekintzak prestatzen astekotan dira.
Horretarako, ordea, gazteak behar dituzte. Txilibutxof aisialdi taldeak antolatuko ekintzetan parte hartu nahi dutenei ostegunerako eta ostiralerako zehaztu duten ordutegian izena emateko deia luzatu diete aurrerantzean taldearen ardura izango dutenek. Ostegunean 18:00etatik 20:00etara egongo da izena emateko aukera, eta ostiralean 16:00etatik 18:00etara, bi egunetan Seroretxean. Izen ematea doakoa izango dela jakinarazi dute.
Begirale taldeak emandako informazioaren arabera, jolasak, tailerrak, ikastaroak, dantzaldiak, irteerak, kantaldiak… antolatu dituzte aurrerantzean, ekintza guzti horien bidez, hainbat balio azpimarratuz: solidaritatea, bizikidetza, parekidetasuna… Hainbat urtez, Txilibutxof taldeko partaide izan diren kideek osatzen dute orain begirale taldea.