Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatuko dute igandean Urretxun

Igandean Urrezko Aizkorako kanporaketa ospatuko dute Urretxun. Bi mailatan lehiatuko dira. Urrezko mailan Angel Arrospide zumarragarra eta Ugaitz Mugerza (Mugerza II.a), Juanjo Lopez Azpilikuetaren eta Ander Erasunen aurka ariko dira. Bi hauek pasa den asteburuan Almandozen irabazita lortu dute Urretxurako txartela. Arrospide eta Mugerza II.a iazko txapeldunordeak izan ziren. Zilarrezko mailan, berriz, Xabier Zaldua zumarragarra eta Xabier Dorronsoro Aratz Mugerza eta Mikel Larrañagaren aurka lehiatuko dira. Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketaren bigarren jardunaldia izango da hau.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa