2012/2/19

Ampo Ordizia finalera

Ampo Ordiziak Espainiako Kopako finala jokatuko du apirilaren 22an Palentzian, Bizkaia Gernikaren aurkako finalerdietako itzuliko partidan nagusi izan baita gaur Altamiran (26-12). Cetransa El Salvador izango du aurkari finalean, Valladolideko taldeak La Vila kanporatu baitu. Ordiziarrek partida irabazi eta bi tantoko aldeari buelta eman behar zioten derrigorrean -Gernikan 14-12 galdu zuten-, eta azkenean klubaren  historiako lehen finala jokatzen sailkatu dira. Altamiran giro paregabea egon da goizetik goizetik, eta behin norgehiagoka irabazitakoan, poza zabaldu da jokalari eta zaleen artean. Partida hasi eta minutu gutxira jarri da aurretik Ordizia, Huxforden entsegu bati esker. Krollek ere asmatu egin du hagetara eta 7-0koa jarri du markagailuan. Etxeko taldeak partida kontrolpean izan du lehen zatian, eta entsegu gehiago lortzeko gai izan ez bada ere, Krollek sartutako beste hiru zigor kolperi esker, 16-0 joan da aurretik atsedenaldira. Lehen zatia bukatu bezala hasi da bigarrena. Krollek hagetara asmatu eta 19-0koa zen markagailuan. Baina gernikarrek ez dute partida galdutzat eman nahi, eta minutu gutxira entsegua lortu dute, transformaziorik gabe (19-5). Bizkaiko taldeak orduan jokatu ditu partidako minuturik onenak, baina etxekoek eutsi egin diote erauntsiari, eta lehia bukatzeko sei minuturen faltan, aldea handitzen zuen entsegua lortu du Huxfordek, Iñaki Puyadenak jotako ostiko baten ondoren. Krollek ere asmatu egin du hagetara jaurtitzen [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa