
Laugarren urtez jarraian, Goierriko 22 udalek eta Gipuzkoako gainerako 66ek iaz jasotako diruaren zati bat itzuli egin beharko diote Foru Aldundiari, UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2011ko likidazioa egin ondoren, udalerriei aurreikusitakoa baino %12,64 gutxiago dagokielako. Eskualdeko udalerriek iazko urtean zehar lau ordainketatan guztira 39,2 milioi jaso bazituzten, horietatik 4,96 milioi atzera eman beharko dituzte. Aldundiaren ekarpen osagarri baten laguntza tarteko, azkenik 4,8 milioitan geratu da ordainkizuna. Foru ogasunak zerga bidez uste baino diru gutxiago bildu izanari zor zaio saldo negatiboa. Izan ere, UFFFtik udal bakoitzak jasoko duena biztanle kopuruaren eta aldagai fiskalen arabera kalkulatzen da. Aurreikuspen fiskalarekin izendatzen du Foru Aldundiak entitate lokalen finantzaketa funtsa, urte hasierarako. 2008tik ohiko den bezala, 2011n ere aurre-kalkuluak goitik egin zirela ikusi da orain, behin likidazioa burutu ostean. Lehendik udalek duten egoera ekonomiko-finantzarioa konplikatua bazen —batez ere inbertsio berriei ekiteko ezinagatik—, azken ekitaldiko UFFFren emaitzak eskuak gehiago lotu dizkie. Diru gutxiago jasotze hori gastatutako diru bat itzuli beharra da azken batean, udalek 2011ko aurrekontuetan erabili baitzuten. Diputazioak aurten kobratuko ditu jaso beharrekoak. Ostiralean Donostian egindako bileran adostu zuten foru agintariek eta udal ordezkariek kobrantza nola gauzatu: urte honetan zehar eta kopuru berdineko lau zatitan. Otsailaren 25ean —etzi—, maiatzaren 25ean, abuztuaren 25ean eta azaroaren [...]


Legazpiko Tokiko Agenda 21eko Foroaren bilera berri bat izango da gaur. Urteko bigarrena da eta zaborra izango da eztabaidatuko duten gaia, Legazpin zenbat zabor sortzen den eta zenbat birziklatzen den galderei erantzuteko, besteak beste. Bilerari 18:3...