Gopar-Ikolan Lanaldi afizionatu mailako txirrindulari taldea aurkeztu dute
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Gopar-Ikolan Lanaldi txirrindulari talde berria Castillo hotelean. Ordiziako, oriako, Loinaz eta Andoaingo txirrindulari taldeen elkarlanetik sortu dute afizionatuen maila aritzeko. 16 txirrindularirekin hasiko du bidea, Xabier Aldanondoren, Shanti Osororen, Iñigo Aseginolazaren, Eneko Gurrutxagaren, Aitor Irazuren, Iurgi Altunaren eta Pedro Usabiagaren zuzendaritzapean.
Asier Gandarias, Alain Lopez, Aitor Loyarte, Julen Oria, Asier Unanue, Igor Romero, Aitor Landa, Julen Izagirre, Ander Altuna, Jon Garmendia, Igor Jauregi, Aritz Elustondo, Xabier Perez, Eneko Garcia, Xabier Iriarte eta Aitor Ocampos dira talde berria osatuko duten hamasei txirrindulari gazteak.
Afizionatuen mailako talde amateurren eta profesionalizatuen arteko zubi lana egingo du atzo aurkeztu zuten talde berriak. Honez gain, Ordiziako jubenilen taldea, eta txirrindulari eskolako taldea ere aurkeztu zituzten atzo.
Gopar-Ikolan Lanaldi taldearen babesleen artean, Gopar, Jokin Mujika Kirolak, Irizar, Arcelor-Mittal, Euskorot, Ford Mujika, Inverse, Neumaticos Aldanondo eta Vitasport daude, besteak beste.