Lourdes Aranburu omendu dute gaur, Xera sariarekin
Lourdes Aranburu emagin ohiak Xera saria jaso du Zumarragan eginiko ekitaldian. Urretxuko eta Zumarragako udalek Emakumearen Nazioarteko egunaren harira ematen dute sari hau. 2006an sortu zuten sari hau. Helburua berdintasunaren alde pertsonalki nahiz profesionalki nabarmendu diren emakumezkoen, gizonezkoen edo taldeen lanari aitortza egitea da. AUrten, Lourdes Aranburuk jaso du, urte askotan zehar Urretxuko eta Zumarragako emagin lanak egin zituena. Aranburuk emagin izateko ikasketak aurreko mendeko 50. hamarkadan egin zituen. Lanbide hori aukeratu zuen. Argazkia Gotzon Aranbururena da.
Irakurri Goierriko Hitzak Lourdes Aranbururi egin dion elkarrizketa
• «Bokazioa ezinbestekoa izan da nire lanean, emagin izaten gozatu dut»