Nafarroa gaitzat hartuta egingo dute aurtengo Iparra-Hegoa ekimena
Iparra-Hegoa kultur elkarteak antolatuta, Seguran, XVII. Iparra-Hegoa ekimenean bete-betean murgilduko dira bihar hasi eta apirilaren 1era bitartean. Nafarroa da aurtengo edizioaren gaia. Datorren asteko hitzaldiak Nafarroaren ingurukoak izango dira, eta apirilaren 1eko gereziondoko ekitaldian, Nafarroako Amaiur herriko hautetsiak izango dira gonbidatu nagusiak. Dena den, bihar eta etzi bada bestelako ekitaldirik. Bihar, 19:00etan, Botikaxaharrean, Mixel Etxekopar zuberotarrak, Hots, hats eta ahots musika emanaldia osatuko du xirula, ttun-ttuna, zintzarria, kontrabaxua eta kantua erabiliz. Larunbaterako, XIV. aire libreko margo sariketa antolatu dute. Segurarekin lotutako margolanak egin beharko dituzte pintoreek, goizeko 9:00k eta 14:00ak bitartean. Arratsaldeko 17:00etan, sari banaketa egingo dute kultur etxean. Irabazleak 350 euro eta garaikurra jasoko ditu. Sariketan aurkeztutako lanak Elorripe tabernan jarriko dituzte erakusgai eta salgai. Hitzaldiak Astelehenetik asteazkenera, Nafarroarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak antolatu dituzte Kultur etxean. Astelehenean, Asisko Urmenetak ekoiztu duen Gartxot, konkista aitzineko konkista filma ikusi ahalko da. Marrazki bizidun formatoan kontatutako istorioa bada ere, helduentzako ekitaldia da astelehenekoa. Filma ikusi ondoren, egilearekin solasaldia egingo dute. Asteartean, berriz, Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek, Nafarroaren konkista, 1200-1512 gaia jorratuko du. Asteazkenean izango da hirugarren eta azken hitzaldia. Filipe Bidartek –Historian masterra duen aditua–, Ipar Euskal Herriaren egitura politikoak 1512tik 1789 arte gaiaz hitz egingo du. Bertso afaria Ostegunean, martxoaren [...]
Iparra-Hegoa kultur elkarteak antolatuta, Seguran, XVII. Iparra-Hegoa ekimenean bete-betean murgilduko dira bihar hasi eta apirilaren 1era bitartean. Nafarroa da aurtengo edizioaren gaia. Datorren asteko hitzaldiak Nafarroaren ingurukoak izango dira, eta apirilaren 1eko gereziondoko ekitaldian, Nafarroako Amaiur herriko hautetsiak izango dira gonbidatu nagusiak.
Dena den, bihar eta etzi bada bestelako ekitaldirik. Bihar, 19:00etan, Botikaxaharrean, Mixel Etxekopar zuberotarrak, Hots, hats eta ahots musika emanaldia osatuko du xirula, ttun-ttuna, zintzarria, kontrabaxua eta kantua erabiliz.
Larunbaterako, XIV. aire libreko margo sariketa antolatu dute. Segurarekin lotutako margolanak egin beharko dituzte pintoreek, goizeko 9:00k eta 14:00ak bitartean. Arratsaldeko 17:00etan, sari banaketa egingo dute kultur etxean. Irabazleak 350 euro eta garaikurra jasoko ditu. Sariketan aurkeztutako lanak Elorripe tabernan jarriko dituzte erakusgai eta salgai.
Hitzaldiak
Astelehenetik asteazkenera, Nafarroarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak antolatu dituzte Kultur etxean. Astelehenean, Asisko Urmenetak ekoiztu duen Gartxot, konkista aitzineko konkista filma ikusi ahalko da. Marrazki bizidun formatoan kontatutako istorioa bada ere, helduentzako ekitaldia da astelehenekoa. Filma ikusi ondoren, egilearekin solasaldia egingo dute.
Asteartean, berriz, Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek, Nafarroaren konkista, 1200-1512 gaia jorratuko du.
Asteazkenean izango da hirugarren eta azken hitzaldia. Filipe Bidartek –Historian masterra duen aditua–, Ipar Euskal Herriaren egitura politikoak 1512tik 1789 arte gaiaz hitz egingo du.
Bertso afaria
Ostegunean, martxoaren 29an egitekoak ziren bertso poteoa eta bertso afaria, asteazkenera aurreratu dituzte, Iparra-Hegoa elkarteak bat egingo duelako greba orokorrarekin. Amets Arzallus eta Julio Soto izango dira aurtengo bertsolari gonbidatuak. 19:30ean hasita, bertsotan arituko dira tabernaz taberna. 21:30ean, hasiko da bertso afaria, plazako karpan. Bertso afarirako txartelak Elorripe tabernan eros daitezke, 18 eurotan.
Martxoaren 30etik apirilaren 1era bitartean izango dira ekitaldirik nagusienak, asteburuarekin bat eginda. Dagoeneko salgai daude, apirilaren 1eko herri bazkarirako txartelak, 18 eurotan, Elorripe tabernan.
Egitaraua
Astelehena
• 18:30. Gartxot, konkista aitzineko konkista filma eta Asisko Urmeneta egilearekin solasaldia. Kultur etxean.
Asteartea
• 19:30. Nafarroaren konkista 1200-1512 hitzaldia. Hizlaria: Nabarraldeko Beñi Agirre. Kultur etxean.
Asteazkena
• 18:30. Ipar Euskal Herriaren egitura politikoak 1512tik 1789ra. Hizlaria: Filipe Bidart. Kultur etxean.
• 21:30. Bertso poteoa eta afaria Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariekin. Plazako karpan.
Ostirala
• 11:00. Segurako Laiotz Herri Eskolako haurren eta Lodosako, Azkaineko eta Senpereko ikastoletakoen arteko egun pasa.
• Iluntzean. Kale animazioa Kuxkuxtu eta Otxabi taldeekin.
• 23:00. Kontzertua: Zurbelltz, Xutik eta Nahas taldeak. Plazako karpan.
Larunbata
• 09:30. Mendi irteera Aizkorrira, Segurako plazatik abiatuta.
• 16:00. Kirol norgehiagoka herrikoia: Iparraldeko taldeak Hegoaldekoen aurka. Plazan.
• 23:00. Iñazki Lapurdiko taldearekin dantzaldia.
Igandea
• Goizean. Herriko eta herrialde bakoitzeko produktuen azoka, eta sukalki txapelketa. Plazan.
• 14:00. Gereziondoko ekitaldia. Plaza ondoko belardian.
• 14:30. Herri bazkaria. Plazako karpan.












