Gaztelekuan jolaserako aukera Aste Santuan
Lazkaoko Gaztelekuan aisialdirako egitarau berezia prestatu dute Aste Santurako. Apirilaren 2tik 4ra, eta 10etik 15era egunero irekita egongo da lokala, 16:00etatik 20:00etara. Futbol txapelketak, eskalada, argazki krosa, eskulanak, pizza sukaldatzea, ...
Lazkaoko Gaztelekuan aisialdirako egitarau berezia prestatu dute Aste Santurako. Apirilaren 2tik 4ra, eta 10etik 15era egunero irekita egongo da lokala, 16:00etatik 20:00etara. Futbol txapelketak, eskalada, argazki krosa, eskulanak, pizza sukaldatzea, film emanaldiak eta karta jokoak antolatu dituzte. 12 urtetik 16ra bitarteko nerabeentzat da zerbitzua. Zapaturako eman behar da izena.













