

Aste Santuko oporrak direla eta Zegamako Gaztelekuko arduradunek hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako. Apirilaren 2an, astelehenean, zineforuma egingo dute. ‘Grease’ film ezaguna aukeratu dute, hura ikusi eta ondoren solasaldia egiteko. Asteartean, apirilaren 3an, Olaberriako karting zirkuitura joango dira hala nahi duten gazte zegamarrak. Aste Santuko jai egun ofizialetan eta hurrengo astean, hau da, apirilaren 5etik 15era, gaztelekua itxita egongo jakinarazi dute. Hala, hurrengo ekintza apirilaren 21ean egingo dutela aurreratu dute. Dikra Jahjah zegamar gazteak hennarekin tatuajeak nola egiten dituen erakutsiko die, eta apirilaren 28an futbolin eta ping-pong txapelketa egingo dituzte gaztelekuan bertan. Nahi duten zegamar guztiek parte hartu dezakete gaztelekuko ekintzetan, eta hala egiteko deia egin diete gaztelekuko arduradunek herritarrei. Sukaldaritza tailerra Apirilerako antolatu dituzten ekintzez gain, martxoak egindako azken ekintzaren berri ere eman dute Gaztelekutik. Aurreko larunbaten, martxoaren 24an, sukaldaritza tailerra antolatu zuten, pintxo hotzak nola egiten diren ikasteko. Ideia bikainak izan zituzten zegamar gazteek eta pintxo ikusgarriak egin zituzten. Egindakoa gero dastatzeko aukera ere izan zuten.

Errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko da, eta horren harira, Goierri beheko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bateratua egingo dute. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten hainbat hautetsi eta t...

Ordiziako Udalak argitaratu ditu dagoeneko San Joan auzokan eraikitako babes ofizialeko etxeen behin-behineko zerrendak. Zerrenda horiek, webgunean ez ezik, udal arreta bulegoan eta Udaltzaingoak egongo dira. Erreklamazioak egin nahi dituztenek bi bule...

Baserrian, zelaian zela, hil da Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idizabaldarra, 80 urterekin. Bertsolari ezaguna da, urte askoan Goierriko txoko ugaritan kantuan ibilitakoa, Lazkao Txikiren laguna eta haren oroimeneko jai eta bertso afaritan sarri abestutakoa. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan da urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera. 1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak zazpi bertsolariak elkartu zituen 1997ko neguko alea egiteko. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak. Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, “bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da”, Goiburu idiazabaldarra tarteko. Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte. Artzain gisa Goiburuk egindako lana ere ez da makala izan, eta 2007an Idiazabal Izendapenaren omenaldia jaso zuen Idiazabalgo Gazta Egunean. Omenaldian bertsoz eskertu zuen Goiburuk hari egindako omenaldia (bideoan). Umorea eta esker ona uztartu zituen orduan ere Goiburuk herritarren [...]

EAJk eta Bilduk fusioaren kontra bozkatu dute; PSE-EE eta PP abstenitu egin dira


Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde ...

Zumarragako pilota txapelketako promesetan, lau t’erdian Santxo eta Elezkano II.a neurtuko dira; binako seniorretan Elezkano I-Diez eta Larrañaga-Aldape bikotea


Gipuzkoa mailan jokatzen ari diren Lehendakari bola txapelketa igandean bukatuko da, Olaberrian. Bosgarren eta azken jardunaldia goiz eta arratsalde da. Zerainen hasi zen lehiaketa hori. Bestetik, Goierriko txapelketa Mutiloan amaituko da, zapatuan, et...

