Euskal Herriko teilatu gaineko energia instalaziorik handiena dute CAFen
Ennerak, CAF enpresaren energia berriztagarrien filialak, Euskal Herrian dagoen teilatu gaineko energia instalaziorik handiena egin du Beasainen. CAF lantegiko teilatuan, 7.500 metro koadroko instalazio fotoboltaikoa jarri du, Conergyren kalitatearen aldeko apustua eginez. Instalazio horrek, Conergy Power Plus motako 4.500 modulo baino gehiago ditu, eta megabatio bateko potentzia du. Sortzen duen energia horri esker, Ennerak Ataunen sustatu duen Sarecar proiektuak dituen bost auto elektrikoek, 145.000 kilometro ibiltzeko gaitasuna izango dute. Enpresaren arduradunek azaldu dutenez, sistema honi esker «gas kutsatzaileen emisioa bi modutara saihesten da: alde batetik, ekoitzitako energiak urtero 300 tona CO2 saihesten ditu, eta gainera, bere sareko ibilgailuei esker beste 30 tona murriztuko dira». «Irradiantzia baxua» Garapen iraunkorraren aldeko apustua ez ezik, instalazio berriak «berme eta kalitate goreneko produktuen alde» egiten duela azaldu dute. Iker Zubiaurre, Ennerako merkataritza saileko arduradunak azaldu duenez, Conergy moduluen ekoizleak Frakfurten (Alemania) dituen instala- kuntzak bisitatzen izan ziren, eta «harrituta» gelditu ziren, «bereziki Conergy Power Plus moduluen fabrikazio fase bakoitzean ematen den etengabeko kalitate prozesua ikustean». Modulu horiek «kalitatea eta konfiantza» eskaintzen dituztela eta «irradiantzia baxuko lekuetan errendimendu altua» dutela azaldu du Zubiaurrek. Hala, «Enneran proiektu bakoitzak behar dituen baldintzetara egokitzeko gaitasuna lortzen dugu», zehazu du. Conergy enpresarentzako ere «erronka motibatzailea» da Ennerarekin batera elkarlanean aritzea, [...]
Instalazio horrek, Conergy Power Plus motako 4.500 modulo baino gehiago ditu, eta megabatio bateko potentzia du. Sortzen duen energia horri esker, Ennerak Ataunen sustatu duen Sarecar proiektuak dituen bost auto elektrikoek, 145.000 kilometro ibiltzeko gaitasuna izango dute. Enpresaren arduradunek azaldu dutenez, sistema honi esker «gas kutsatzaileen emisioa bi modutara saihesten da: alde batetik, ekoitzitako energiak urtero 300 tona CO2 saihesten ditu, eta gainera, bere sareko ibilgailuei esker beste 30 tona murriztuko dira».
«Irradiantzia baxua»
Garapen iraunkorraren aldeko apustua ez ezik, instalazio berriak «berme eta kalitate goreneko produktuen alde» egiten duela azaldu dute. Iker Zubiaurre, Ennerako merkataritza saileko arduradunak azaldu duenez, Conergy moduluen ekoizleak Frakfurten (Alemania) dituen instala- kuntzak bisitatzen izan ziren, eta «harrituta» gelditu ziren, «bereziki Conergy Power Plus moduluen fabrikazio fase bakoitzean ematen den etengabeko kalitate prozesua ikustean».
Modulu horiek «kalitatea eta konfiantza» eskaintzen dituztela eta «irradiantzia baxuko lekuetan errendimendu altua» dutela azaldu du Zubiaurrek. Hala, «Enneran proiektu bakoitzak behar dituen baldintzetara egokitzeko gaitasuna lortzen dugu», zehazu du.
Conergy enpresarentzako ere «erronka motibatzailea» da Ennerarekin batera elkarlanean aritzea, izan ere, «Ennerarekin lan egiteak gure produktuak guztiz efizienteak eta errendimendu altukoak egitea ahalbidetzen du», jakinarazi du.
Ennerak elektrizitate berriztagarria sortzeko irtenbideak eskaintzen ditu, beti ere mugikortasun jasangarrian oinarrituta. Hala, «energia elektrikoa erabiliko den lakuan bertan sortzea» da enpresaren helburua, bezeroak handiak edo txikiak izan. Agustin Iturrioz Ennerako zuzendari nagusiaren arabera, «Ennerak proiektu handietan izan duen esperientziari esker», bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko gaitasuna du Ennerak.














