Iparra-Hegoaren azken ekitaldiak asteburuan
Iparra-Hegoa ekimenaren 17. jaialdia azken txanpan sartuko da gaur, asteburuko ekitaldiekin amaituko baita aurtengo kutlur astea. Martxoaren 9an egin zuten lehen ekintza Seguran, eta ordutik, astebururo Euskal Herriko mugak ahaztu eta kultura eta errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egon da. Nafarroari eskutik helduta ari dira egiten aurten Iparra-Hegoa, Nafarroa baita aurtengorako aukeratu dute lurraldea. Historia, eta Amaiurren 1512ko mugarria izan dituzte gogoan antolatzaileek, eta hala izango da asteburu honetan ere. Gaur haurren eguna da Seguran, eta urtero bezala Azkaingo eta Senpereko haurrak bertan izango dira. Lodosakoak (Nafarroa) ere haiekin batera egotekoak ziren, baina atzoko greba eguna dela eta, astelehenetik asteartera izan ziren Seguran. Herriko txokoak ezagutu, segurarrekin hartu-emanean eguna igaro eta festa eginez ospatuko dute umeek kultur topaketa. Gaur gauean, berriz, Zurbeltz, Xutik eta Nahas taldeek kontzertua egingo dute plazako karpan. Asteburuko lehen ekitaldi garrantzitsua izango da. Gereziondoan ekitaldia Urtero bezala, kirolerako eguna izango da bihar. Goizean, Euskal Herriko txoko ezberdinetako mendizaleak Aizkorrira joango dira, Segurako plazatik irtenda. Arratsaldean, berriz, kirol norgehiagoka herrikoia egingo dute iparraldekoen eta hegoaldekoen artean. Talde ezberdinetan banatuta, hainbat jokotan arituko dira, eta lehia eta jokoa izango badira ere, jolasetik gehiago izango du herri kirol saioak. Gauean jarraituko du festak, Iñazki musika talde lapurtarraren emanaldiarekin. Gereziondoan elkartuko [...]
Iparra-Hegoa ekimenaren 17. jaialdia azken txanpan sartuko da gaur, asteburuko ekitaldiekin amaituko baita aurtengo kutlur astea. Martxoaren 9an egin zuten lehen ekintza Seguran, eta ordutik, astebururo Euskal Herriko mugak ahaztu eta kultura eta errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egon da.
Nafarroari eskutik helduta ari dira egiten aurten Iparra-Hegoa, Nafarroa baita aurtengorako aukeratu dute lurraldea. Historia, eta Amaiurren 1512ko mugarria izan dituzte gogoan antolatzaileek, eta hala izango da asteburu honetan ere.
Gaur haurren eguna da Seguran, eta urtero bezala Azkaingo eta Senpereko haurrak bertan izango dira. Lodosakoak (Nafarroa) ere haiekin batera egotekoak ziren, baina atzoko greba eguna dela eta, astelehenetik asteartera izan ziren Seguran. Herriko txokoak ezagutu, segurarrekin hartu-emanean eguna igaro eta festa eginez ospatuko dute umeek kultur topaketa.
Gaur gauean, berriz, Zurbeltz, Xutik eta Nahas taldeek kontzertua egingo dute plazako karpan. Asteburuko lehen ekitaldi garrantzitsua izango da.
Gereziondoan ekitaldia
Urtero bezala, kirolerako eguna izango da bihar. Goizean, Euskal Herriko txoko ezberdinetako mendizaleak Aizkorrira joango dira, Segurako plazatik irtenda. Arratsaldean, berriz, kirol norgehiagoka herrikoia egingo dute iparraldekoen eta hegoaldekoen artean.
Talde ezberdinetan banatuta, hainbat jokotan arituko dira, eta lehia eta jokoa izango badira ere, jolasetik gehiago izango du herri kirol saioak. Gauean jarraituko du festak, Iñazki musika talde lapurtarraren emanaldiarekin.
Gereziondoan elkartuko dira igandean Euskal Herriko hamaika txokotako lagunak, eta Nafarroako Amaiur herriko hautetsiekin Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen ekitaldia egingo dute.
Produktu ezberdinen azokarekin eta herri bazkariarekin osatuko dute eguna igandean Seguran, eta Mutxiko dantzek emango diote amaiera aurtengo Iparra-Hegoa ekimenari.













