Angela Vilariño Europako Mendi Txapelketaren bila
Angela Vilariño lehiaketara itzuli da bularreko minbizia gainditu ondoren. Europako Mendi Txapelketa irabaziko balu bere hirugarrena izango litzateke.
Fito Cabrales, Angela Vilariño eta Goizane Alvarez.Manex Usarralde Angela Vilariñoren 2026ko Europako Mendi Txapelketarako aurkezpena egin zuten Olaberriko zirkuituan, atzo. Vilariñok irabaziko duen bere hirugarren aldia izango litzateke. Aurkezpenean bere familia, taldekideak, babesleak eta instituzio ordezkariei eskerrak eman dizkie berarenganako «apustua» egiteagatik. Horien artean zeuden Efren Vazquez moto gidari ohia eta Angelaren senarra, Fito Cabrales abeslaria eta Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua.
Vazquezek Vilariñoren itzulera balioan jarri du, «bularreko minbizi baten ondoren eta bigarren haurdunaldiaren ondoren lehiatzera itzultzeko indar handia behar da». Kirol eta Kultura diputatuak harro esan dio, «dohaina eta talde on bat baduzu edonora iritsi zaitezkela erakutsi duzu, eta emakume feminista naizen aldetik asko miresten zaitut»













