Bukatu da XIX. eskuz binakako txapelketa herrikoia
Atzo jokatu zituzten hiru mailetako finalak, eta ikusle andana gerturatu zen.
Urrezko Ligako irabazleak, erdian, txapelarekin. Emaneurre XIX. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia amaitu da, eta Ordiziak baditu txapeldun berriak. Atzo jokatu zituzten hiru mailetako finalak, eta zalegoaren presentzia handiarekin, ondorengoak nagusitu ziren: Urrezko Ligan Alberdi-Otaegi bikotea nagusitu zen, Etxeberria eta Erauskini 22-8 garaituta; Zilarrezko Ligan, berriz, Otegi eta Mujika bikotea izan zen garaile, Otaegi eta Aldasororen aurka 22-13 irabazita; eta Brontzezko Ligan, azkenik, Iraola eta Zuloagak, Garmendia eta Barrerosi 22-21 irabazita.
Denera, 23 bikotek parte hartu dute aurtengo edizioan.














