Urretxuarrak eta zumarragarrak nagusi Legazpiko Korosti Trail proban
Proba luzean Aritz Egea eta Mayi Mujika nagusitu dira eta bigarren postuan Aner Arozena eta Adirane Peñagarikano
Aritz Egea eta Mayi Mujika urretxuarrek irabazi zuten atzo Legazpiko Korosti Trail mendi lasterketako proba luzea. Bigarren postuan sailkatu zirenak ere herrikoak dira: Aner Arozena zumarragarra eta Adirane Peñagarikano urretxuarra. Horra hor sailkapenak.
Lasterketa luzea, gizonezkoak:
- Aritz Egea (Zumarraga). 1:55:08.
- Aner Arozena (Zumarraga). 1:59.54.
- Imanol Inza (Gabiria). 2:01:28.
Lasterketa luzea, emakumezkoak:
- May Mujika (Legazpi). 2:21:41.
- Adirane Peñagarikano (Urretxu). 2:21:56.
- Miren Goikoetxea (Urnieta). 2:36:07.
Lasterketa motza, gizonezkoak:
- Azzedine Elhamidi (Zegama). 1:07:56.
- Manez Urriza (Legazpi). 1:12:23.
- Xabier Ibargutxi (Legazpi). 1:12:23.
Lasterketa motza, emakumezkoak:
- Miren Bastida (Azpeitia). 1:21:09.
- Laida Elizegi (Zaldibia). 1: 21:21.
- Intza Urrestarazu (Ordizia). 1:23:49.














