Imanol Uriak eta Amaia Iturriotzek osatu dute Osinalde Sarirako seikotea
Amaia Iturriotz urretxuarrak eta Imanol Uria algortarrak lortu dituzte apirilaren 14an Gabirian jokatuko den 41. Osinalde Sarirako azken bi txartelak, epaimahaikideek hala ebatzita. Larunbatean jokatu zen Ordizian Bertsolari gazteen XV. Argi Berri saria, eta entzuleen gustukoena Endika Igartzabal gabiriarra izan bazen ere, Osinalderako seikotea Uriak eta Iturriotzek osatu dute. Sei bertsolari aritu ziren lehian asteburuan Ordiziako Argi Berri elkartean, horietatik hiru goierritarrak: Amaia Iturriotz eta Manex Mantxola urretxuarrak eta Endika Igartzabal gabiarra. Josu Sanjurjo lesakarra, Imanol Uria algortarra eta Maindi Murua azkaindarra ziren beste hirurak. Muruak aita zaldibiarra du, eta harremana izan badu Goierrirekin. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Igor Eguren aritu zen, eta bertsolariek koplak kanta zitzaten trikitia eta panderoa astitzen Ander Matxain eta Mikel Urdangarin. ‘Txikia Saria’ Igartzabalentzat Aurten hirurogei lagun inguru elkartu dira saioaren aurretik Argi Berri elkartean egin zen afarira, baina bertsolarien jarduna aditzera jende ugari hurbildu zen, adin guztietakoa gainera. Tartean ziren, besteak beste, aurreko urteetan Gabiriako Osinalde sariketan parte hartutako bertsolariren bat edo beste, eta baita Aitor Sarriegi Gipuzkoako bertsolari txapelduna ere. Egurenek askotariko gaiak jarri zizkien sei bertsolariei, eta umore kutsuko gaiak gai serioagoekin uztartu zituen. Zabor bilketa ereduez, Durangoko bonbardaketaz, desjabetzeei buruz eta energia berriztagarrien inguruan jarri zituen kantuan, besteak beste. Larunbatean Mikel Mendizabal [...]
Amaia Iturriotz urretxuarrak eta Imanol Uria algortarrak lortu dituzte apirilaren 14an Gabirian jokatuko den 41. Osinalde Sarirako azken bi txartelak, epaimahaikideek hala ebatzita. Larunbatean jokatu zen Ordizian Bertsolari gazteen XV. Argi Berri saria, eta entzuleen gustukoena Endika Igartzabal gabiriarra izan bazen ere, Osinalderako seikotea Uriak eta Iturriotzek osatu dute.
Sei bertsolari aritu ziren lehian asteburuan Ordiziako Argi Berri elkartean, horietatik hiru goierritarrak: Amaia Iturriotz eta Manex Mantxola urretxuarrak eta Endika Igartzabal gabiarra. Josu Sanjurjo lesakarra, Imanol Uria algortarra eta Maindi Murua azkaindarra ziren beste hirurak. Muruak aita zaldibiarra du, eta harremana izan badu Goierrirekin. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Igor Eguren aritu zen, eta bertsolariek koplak kanta zitzaten trikitia eta panderoa astitzen Ander Matxain eta Mikel Urdangarin.
‘Txikia Saria’ Igartzabalentzat
Aurten hirurogei lagun inguru elkartu dira saioaren aurretik Argi Berri elkartean egin zen afarira, baina bertsolarien jarduna aditzera jende ugari hurbildu zen, adin guztietakoa gainera. Tartean ziren, besteak beste, aurreko urteetan Gabiriako Osinalde sariketan parte hartutako bertsolariren bat edo beste, eta baita Aitor Sarriegi Gipuzkoako bertsolari txapelduna ere.
Egurenek askotariko gaiak jarri zizkien sei bertsolariei, eta umore kutsuko gaiak gai serioagoekin uztartu zituen. Zabor bilketa ereduez, Durangoko bonbardaketaz, desjabetzeei buruz eta energia berriztagarrien inguruan jarri zituen kantuan, besteak beste. Larunbatean Mikel Mendizabal Itsasondoko bertsolariaren urtebetetze eguna zen, eta zorion kantua entzunda etxeratu zen.
Behin saioa bukatuta, Iturriotzek eta Uriak lortu zuten Osinalderako sailkapena, baina entzuleen gustuko bertsolaria Igartzabal izan zen, eta horrenbestez, hark jaso zuen Argi Berriko saioaren irabazleari ematen dioten Txikia saria oroigarria. Antton Mendizabal eskultoreak Lazkao Txikiren irudia oinarri hartuta egindako eskultura bat da, egurrez eta arbelez egina. Bertsolari guztiek Irriz eta malkoz bertso bilduma jaso zuten Maitane Terradillos elkarteko presidentearen eskutik.
Osinalderako seikotea
Amaia Iturriotz eta Imanol Uriaz gain, honako beste lau bertsolariok ariko dira kantuan Gabiriako Osinalden, apirilaren 14an: Idiazabalen sailkatutako Peio Ormazabal eta Maddi Ane Txoperena, eta Aztirian txartela lortu zuten Nekane Zinkunegi eta Josu Oiartzabal.












