Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin du udalak
Beasaingo Udalak Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Batetik, apirilaren 8an, udaletxeko balkoian ikurrina jarriko dutela jakinarazi dute, eta beste horrenbeste egiteko eskatu diete herritarrei. Bestetik, Independe...
Beasaingo Udalak Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Batetik, apirilaren 8an, udaletxeko balkoian ikurrina jarriko dutela jakinarazi dute, eta beste horrenbeste egiteko eskatu diete herritarrei. Bestetik, Independentistak sareak Iruñean egingo duen ekitaldira joateko eskatu die beasaindarrei, «denon artean 2012. urteari dagokion moduko Aberri Egun jendetsu eta esanguratsua egiteko». Hala, Aberri Egunean, «denok batera independentziaren alde lan egin eta borrokatzeko konpromiso tinkoa» hartu behar dela uste du udalak.
Independentistak sareak, bi urteurren gogoratuko ditu aurten, Aberri Egunerako antolatu dituen ekitaldietan: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga. Horri, «azken hilabeteetan irekitzen ari den aro berriak piztu duen ilusioa eta independentisten arteko elkarlanerako zabaldutako baldintzak» gehitu behar zaizkio. Hori guztia dela eta, «herriaren erabakiari atea irekitzeko eta independentziari argi berdea pizteko aukera historikoa» dela uste dute.
Independentistak sareak antolatu duen Aberri Eguneko ekitaldia, igande honetan, hilak 8, izango da, Iruñean. Golem zinematik abiatuko da martxa, 12:00etan, eta Sarasate pasealekuan egingo dute ekitaldi politikoa.