Aparkaldi mugatua, ordu erditik ordubetera
Eremu urdineko aparkaldi mugatua ordu erditik ordubetera luzatzea onartu zuen Ordiziako Udalbatzak joan den astean. Udaltzaingoak egindako txosten batek gomendatzen zuen erabaki hori hartzea. Ordizian eremu urdineko lau gune daude: Gudarien Etorbidea, Ordizia kalea, Joseba Rezola pasealekua –tren geltokiaren ondoko aparkalekua– eta Garagartza plaza ondokoa. Lehen hiruretan aparkaldia luzatzea onartu dute, baina Garagartza plazakoan ordu erdiko aparkaldia mantendu dute, orain arte ondo funtzionatu duela eta. Hilabeteko epea dago erreklamazioak aurkezteko, eta halakorik ez bada, indarrean jarriko dute araudia. Bihar, papereko edizioan, erabaki honi buruzko albiste zabalagoa kaleratuko du Goierriko Hitzak.