Bareak elkarteak denda eta ardo azoka egingo du hilaren 13 eta 14an
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak denda eta ardo azoka antolatu du hilaren 13 eta 14rako. Ardo azokak azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Berrikuntzak ere sartu dituzte, ordea. Izan ere,...
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak denda eta ardo azoka antolatu du hilaren 13 eta 14rako. Ardo azokak azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Berrikuntzak ere sartu dituzte, ordea. Izan ere, ardoa probatzeko ohiko postuez gain, aurten herriko dendek parte hartze handiagoa izango dute azokan.
Azokaren inguruan, hainbat sustapen ekintza ere antolatu dituzte. Hala, hilaren 9tik 14ra Bareak txartelarekin erosketaren bat egiten dutenek, ardo kopa bat eta kamiseta bat jasotzeko aukera izango dute. Bestalde, apirilaren 14an, paella jana egingo dute, Loinazko San Martin plazapean. Sarrerak 8 euroan jarriko dituzte salgai.