Ezker abertzaleak Aberri Egunera joateko deia egin die herritarrei
Ordiziako ezker abertzaleak datorren igandean, hilak 8, Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin die ordiziar guztiei. Egun horretako ekimen nagusia Golem zinemetatik 12:00etan abiatuko den manifestazioa izango da. Halaber, etxeko balkoie...
Ordiziako ezker abertzaleak datorren igandean, hilak 8, Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin die ordiziar guztiei. Egun horretako ekimen nagusia Golem zinemetatik 12:00etan abiatuko den manifestazioa izango da. Halaber, etxeko balkoietan ikurrina zabaltzeko deia ere egin dute.