‘Itsasondo 2.0’ udal aldizkaria kalean da
Itsasondoko Udalak argitaratzen duen Itsasondo 2.0 udal aldizkariaren 16. zenbakia, urteko bigarren hiruhilekoari dagokiona, zabaldu dute. 28 orrialdetan, boxeolari izandako Jesus Ortiz itsasondoarrari elkarrizketa egin diote, eta haur lapurtuen auzian...
Itsasondoko Udalak argitaratzen duen Itsasondo 2.0 udal aldizkariaren 16. zenbakia, urteko bigarren hiruhilekoari dagokiona, zabaldu dute. 28 orrialdetan, boxeolari izandako Jesus Ortiz itsasondoarrari elkarrizketa egin diote, eta haur lapurtuen auzian sakondu dute. Udaleko nahiz herriko berriak, mendi ibilbidea, eta Itsasondoko erakundeen atalak ere baditu. Udalaren webgunean ikus daiteke.